EHGAMen XX. kanpaldia irailaren 8tik 11ra

Bizkaie! 2011-08-17 15:29

Azken urteotako ohitureari jarraituz, Euskal Herrriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM) antolatua, Azkoitiko Kukuherri aterpetxean 20. Gay-les-trans kanpaldia egingo da datorren irailaren 8tik 11ra.

Kanpaldian 100 bat lagun batzen dira urtero giro lasai eta paraje ederrean eta aurten be egitarau polita osotu dabe antolatzaileek; hainbat tailer izango dira, mendi martxea, euskal jantzak, yoga saioa, masaje ikastaroa, meditazinoa, ibilaldi botanikoa, BDSM ikastaro praktikoaa, perfomance-ak, jai giroa...

Kontuak kontu, aterpetxean hiru egun egiteko prezioa 100€ da eta kanpinean, barriz, 85 €. Egun bi aterpetxean, 70€; kanpinean, 60€. Dirua kontu honetan sartu behar da:
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa: 3035-0063-82-0630030222

Lekua mugatua da eta izena emoteko eperik ez dago, plazak bete arte egongo da horretarako aukerea.

Informazino gehiago www.ehgam.org webgunean edo 667.435.570 telefonoan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu