'Soinu txikia munduan', Trikitixaren IX. Jardunaldiak Donostian
2011-08-23 12:47 MusikeaEuskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, datorren irailaren 5ean eta 8an, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan egingo diran jardunaldietan soinu diatonikoak munduan zehar izan dauen bilakaerea aztertuko da.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, datorren irailaren 5ean eta 8an, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan egingo diran jardunaldietan soinu diatonikoak munduan zehar izan dauen bilakaerea aztertuko da.
Munduko bazter desbardinetan soinu txikiak bere ibilbidea egin dau, baina ba al dakigu zelan egokitu dan eta zer eragin izan dauen bertako gizartean? Zelan joten da soinua atzerrian? Zer desbardintasun dagoz lurralde bateko eta besteko joteko moduen artean? Zelakoak dira lurralde desbardinetako soinu diatonikoak? Zein ezaugarri ditu bakotxak? Galdera horreei erantzuna emoteko balioko dabe aurtengo Trikitixaren Jardunaldiek.
Soinu txikia munduan, Trikitixaren IX. Jardunaldiak. Egitaraua
- Irailak 5, astelehena, 19:30ean, berbaldia: Soinu ttikiketa. Hizlaria: Carles Belda.
- Irailak 8, eguena, 19:30ean, saio praktikoa: Munduan barna, Imuntzo eta Belokigaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!