www.tveuskadi.net euskal turismoaren Internet bidezko telebistak urtebete egin dau

Bizkaie! 2011-08-22 15:38

Kanalak zuzenean emoten ditu Euskadiko ekitaldi nagusiak, eta aurten oso emoitza onak lortu ditu: 69.000 erabiltzaile bakar, ikusitako 1.300.000 orri eta 108 herrialdetatik egindako 91.000 bisita.

2010eko abuztuaren 4an, Gasteizko Andre Maria Zuriaren txupinazoagaz batera, Eusko Jaurlaritzeak Internet bidezko telebista-kanal barri bat aurkeztu eban, Euskadiko turismo-informazinoari buruzkoa. Beraz, hilebete honetan lehenengo urteurrena bete dau. Hori ospatzeko, Euskadiko hiru uriburuetako jaien hasierea emon dabe zuzenean, eta gitxienez mila ikusle izan dira.

Kanalak zuzenean emoten ditu Euskadiko ekitaldi nagusiak, eta aurten oso emoitza onak lortu ditu: 69.000 erabiltzaile bakar, ikusitako 1.300.000 orri eta 108 herrialdetatik egindako 91.000 bisita. Nabarmentzekoak dira lurralde nazionaleko herritarren bisitaldiak, baita frantziar, italiar eta ingelesenak be. Gainera, Latinoamerikako herrialdeetako –besteak beste, Peru, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Venezuela– sarrera kopurua gero eta handiagoa da, AEBen maila berean.

Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren apustua apurka-apurka finkatu egin da aldi horretan, edukiak, atalak, hizkuntzen bersinoa eta gizarte-sareakazko loturea hobetu diran neurrian. Berbarako, momentu honetan www.tveuskadi.net kanalak erabiltzaile gehiago ditu, frantsesezko bersinoa abian jarri danetik. Hasiera batean, kanalak euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez funtzionetan eban. Bestetik, hasierako edukiei (turismo-bideoak, eguraldiari buruzko informazinoa, turismo-interesa daben jarduerei buruzko erreportajeak eta abar) webcam atala erantsi jake, eta horri esker Euskadiko uriburuak, errepideak, mendiak eta hondartzak unean-unean zer egoeratan dagozan jakin daiteke.

www.tveuskadi.net telebista-kateak badauka nabarmentzeko moduko beste ezaugarri bat, hau da, parte-hartzailea dala guztiz. Telebista eta telebistaren edukiak gizarte-sareetan (facebook, twitter eta youtube) konpartiduteko aukerea dago gaur egun, eta I-phone-rako aplikazino bat sortu da, Apple storetik zuzenean deskargau ondoren kanalaren eduki guztietan sartzeko aukerea emoten dauena, baita zuzeneko emonaldiak be.

Kontuak kontu, Eusko Jaurlaritzeak aurrera egingo dau kanala eten barik hobetzeko lanean, Euskadiko turismo-erakargarriak munduan zehar zabaltzeko plataforma moduan (eta, aldi berean, sektorerako telebista alkarreragile moduan) finkatu daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu