Bardintasunerako Emakunde Sariaren 2011ko deialdia zabalik dago
2011-08-22 15:522010ko Bardintasunaren Aldeko Emakunde Saria Teresa del Valle Murgari eskaini ondoren, Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak sariaren 2011ko edizinoaren deialdia zabaldu dau. 2011ko irailaren 30ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea.

2010ko Bardintasunaren Aldeko Emakunde Saria Teresa del Valle Murgari eskaini ondoren, Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak sariaren 2011ko edizinoaren deialdia zabaldu dau. Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren arloan egindako lanarengaitik nabarmendu diran persona fisiko nahiz juridikoei jentaurreko autortza egitea da, lan hori jentaurrean nabarmentzea; baita emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean jagoken lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu diranak saritzea, edo sexuen arteko eskubide eta aukera-bardintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu diranak be, Emakundetik jakinarazotakoaren arabera.
Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 eurokoa da eta 2011ko irailaren 30ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Saria nori emon ebazteko, epaimahaiak honako erispide honeek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da:
a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.
b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean jagoken lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-bardintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez daben garrantzia.
c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horreek edo proposatutako persona horren ibilbideak gizartean daben oihartzuna eta eragina.
Hautagaiak aurkeztean, hautagai horreek gizon eta emakumeen arteko bardintasunaren alde egin daben ekarpena egiaztatzen dauen txosten bat aurkeztu beharko da, bai eta egiaztapen horri jagokozan agiriak be. Horreek guztiak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan aurkeztu beharko dira, (Manuel Iradier kalea, 36 zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), edo posta ziurtatuaren bidez edo administrazino-prozeduraren araudian aurreikusitako moduetako edozeinen bidez bialdu helbide horretara bertara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!