'The Tree Of Life' filmak irabazi dau Fipresci saria
2011-08-22 11:37 Barriak59. Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiak Zinematografiako Kritikarien Nazinoarteko Federazinoak banatzen dauen Fipresci saria Terrence Malick zuzendariaren The Tree Of Life filmak irabazi dauela iragarri dau. Garaikurra irailaren 16an egingo dan zinemaldiko hasiera ekitaldian banatuko dabe.
59. Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiak Zinematografiako Kritikarien Nazinoarteko Federazinoak banatzen dauen Fipresci saria Terrence Malick zuzendariaren The Tree Of Life filmak irabazi dauela iragarri dau. Garaikurra irailaren 16an egingo dan zinemaldiko hasiera ekitaldian banatuko dabe.
Kontuak kontu, The Tree Of Life filmak inaugurauko dau Zabaltegi-Perlak saila. Brad Pitt eta Sean Penn protagonista dituan lanak Urrezko Palmorria irabazi eban oraintsu Canneseko zinema-jaialdian. Giza izaereari buruzko hausnarketa poetiko eta personala da filma.
Terrence Malick ezin izango dau Donostian egingo dan sari banaketan parte hartu baina aldez aurretik bera aukeratu izana eskertu nahi izan dau sariak aurrera egiteko indarra emoten deutsola adierazoz. 1974ko Donostiako Zinemaldian film onenaren Urrezko Maskorra irabazi eban Badlands lanagaz.
Munduko zinema-zuzendari garrantzitsuenetakoek eskuratu dabe Fipresci saria Donostia Zinemaldiaren aurreko edizinoetan: Pedro Almodóvar, Paul Thomas Anderson, Jafar Panahi, Kim Ki-duk, Aki Kaurismäki, Nuri Bilge Ceylan, Jean-Luc Godard, Cristian Mungiu, Michael Haneke eta Roman Polanski zuzendariak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!