Pennywise punkyak Simple Plan taldearen ordez Bilboko Aste Nagusian
2011-08-18 10:35 MusikeaBotika Zaharra punk mobimentuko talde nagusienetarikoaren soinuez blai izango dogu datorren domekan, hilaren 21ean, izan be, Pennywise banda estadubatuarra iragarri dabe antolatzaileek. Los Angeleseko kostaldeko Hermosa Beach urian 1988an sortutako taldea Simple Plan taldearen ordezkoa izango da.
Botika Zaharra punk mobimentuko talde nagusienetarikoaren soinuez blai izango dogu datorren domekan, hilaren 21ean, izan be, Pennywise banda estadubatuarra iragarri dabe antolatzaileek. Los Angeleseko kostaldeko Hermosa Beach urian 1988an sortutako taldea Simple Plan taldearen ordezkoa izango da.
Fletcher Dragge gitarrajolea, Jason Thirsk, baxua, Byron McMackin, bateria, eta Jim Lindberg abeslaria Pennywiseren sortzaileak izan ziran. Taldearen izena Stephen King idazlearen pertsonaia bati egindako omenaldia da. Beren lehenengo aukera profesionala Theologian Recordsen lan egiten eban Marc Theodoren eskutik heldu jaken, izan be, beragaz grabau eben EP bat bost abestigaz, A Word from the Wise izenekoa.
Dana dala, unibersidadeko irratiko DJ bati esker euren lehenengo diskoa grabetako aukerea subertau jaken. Irratiko esatari horrek, hain gustuko zituan abestiak, Brett Gurewitz-i, Bad Religioneko gitarrista eta idazleari bialdu eutsozan. Gurewitz zigilu diskografiko propioa atara guran ebilen orduan, Epitaph Records. 1991ean Epitaph-ek Self-Tittled argitaratu eban, taldearen lehenengo LPa. Ordutik eta nahiz eta diskoetxe garrantzitsuen proposamenak jaso, Pennywise taldeak musika zigilu horregaz jarraitu dau aurrera beragaz orain arteko disko guztiak kaleratuz. Azkena, Reason to Believe (2008), AEBetan MySpace Records-ek argitaratu eban eta Epitaph-ek Bretainia Handian. Gainera, MySpace, Textango eta The Wise-en alkarlanari esker, lan hau doban jaso daiteke.
1996an, Jason Thirsk modu tragikoan hil zan eta haren lekua Bradbury-k hartu eban. 2009an, taldean, beste aldaketa garrantzitsu bat izan zan, Jim Lindberg kantariak taldea itxi ebalako bertan 20 urte emon eta gero. 2010eko zezeiletik Zoli Teglas da taldeko abeslaria.
Datorren zapatuan, abuztuaren 20an hasiko dan Aste Nagusian musika eskaintza zabala izango da, besteak beste, Kepa Junkera, Ken Zazpi, Kaotiko, Hostoka, Gatibu, Asfalto, Dani Martin, Melendi eta Sergio Dalma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!