Kepa Junkera Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz grabetan dago egunotan
2011-08-18 10:54 MusikeaProiektua handigurakoa da, izan be, disko sinfonikoa grabeteaz gan, 2012ko martian egingo dan KlasikAt zikloaren barruko kontzertuak preparetan dabilz. Lehenengo aldia da Junkerak orkestra sinfoniko bategaz grabetan dauena.
Pasa dan martitzenean hasita, Bilboko Errekalde auzoko trikitilaria Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz (EOS) grabetan dago orkestrak Donostiako Miramon auzoan dauen egoitzan. Proiektua handigurakoa da, izan be, disko bat grabeteaz gan, 2012ko martian egingo dan KlasikAt zikloaren barruko kontzertuak preparetan dabilz. EOSek antolatutako ziklo horrek musika klasikotik kanpo geratzen diran estiloak lantzeko helburua dauka.
2010eko zezeilean lehenengo esperientzia bat konpartidu ostean, datorren zapatura bitartean ibiliko dira diskoaren grabazino lanetan, Enrique Ugarte musika zuzendariaren ardurapean. Junkeraren ibilbide luzeko lanen aukeraketa bat batuko dabe diskora, bersino sinfonikoan, hain zuzen be. Lehenengo aldia da Junkerak orkestra sinfoniko bategaz grabetan dauena.
Etxea, Kalea eta Herria diskoez osotutako trilogia amaitu ostean, Kepa Junkerak aurten argitaratu dau orain arteko azken lana, Ultramarinos & coloniales izenekoa. Aurreko lanak bezela, Hiri Records bere zigiluagaz argitaratu dau. Auzoetako betiko denda txiki orotarikoei egin nahi izan eutsen omenaldia disko horregaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!