Bilboko Udalak XIII. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketarako deia zabaldu dau
2011-09-05 14:21 KultureaJatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 25ean, barikuan amaituko da. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, gaztelaniaz eta euskeraz.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XIII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, gaztelaniaz eta euskeraz.
Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez.
Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 25ean, barikuan amaituko da. Lanak papelezko euskarrian Udalera bialdu daitekez edo baita aurten nobedade legez, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria Bilboko Udaleko webguneko helbideetara be.
Alejandro Tomasini mexikarraren Filosofía moral y visiones del hombre eta Euskal Herriaren historiari buruzko Joseba Agirreazkuenagaren Euskal Herritarren burujabetza politikoaren auzia mundu berriaren zurrunbiloan saiakera lana izan ziran lehiaketearen aurreko edizinoaren irabazleak. Edizino horretara gaztelaniazko 28 lan eta euskerazko 4 aurkeztu ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!