Sete Sois Sete Luas jaialdiak Mediterraneoko doinuak hurreratuko ditu Sopelanara

Bizkaie! 2011-09-01 12:23   Musikea

Sopelanara ailegauko da Sete Sois Sete Luas jaialdi ibiltaria astegoienean, iraileran 2tik 4ra bitartean. Hiru emonaldi izango dira: Les Voix du 7 Sois, Mario Incudine eta Piccola Banda Ikona. Aurten hirugarren aldia dau festibalak Euskal Herrian, aurreko saio biak Deban izan ziran. Sete Sois Sete Luas Jose Saramago eta Dario Fo idazleen ekimenez abiatu zan 1993ean, kulturen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz.

Sopelanara ailegauko da Sete Sois Sete Luas jaialdi ibiltaria astegoienean, iraileran 2tik 4ra bitartean. Hiru emonaldi izango dira: Les Voix du 7 Sois, Mario Incudine eta Piccola Banda Ikona. Aurten hirugarren aldia dau festibalak Euskal Herrian, aurreko saio biak Deban izan ziran.

Sete Sois Sete Luas Jose Saramago eta Dario Fo idazleen ekimenez abiatu zan 1993ean, kulturen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz. Urterik urte sarea handitzen joan da, eta gaur egun 10 estaduko 30 urik parte hartzen dabe. Mediterraneo aldeko eta Portugaleko kulturea, musikea eta artea dira jaialdiaren ardatz nagusiak.

Barikuan, hilaren 2an, Les Voix du 7 Sois taldeak hasiko dau egitaraua, 22:00etan. Talde anitza da, hainbat lekutako kulturak lotzen dira euren abestietan, Israel, Andaluzia, Portugal, Italia eta abarretakoak, hain zuzen be. Zapatuan, Siziliatik datorren Mario Incudinek kontzertua eskainiko dau, 22:00etan. Musikari ezaguna da Sizilian, eta antzerkia eta musikea buztartuz, bere herriarenganako maitasuna adierazoten dau zuzenekoetan. Amaitzeko, domekan, 20:00etan, Piccola Banda Ikona taldeak sabirrez abestutako ikuskizuna aurkeztuko dau. Sabirra Mediterraneoko antzinako hizkuntzea da; italiera, frantsesa, gaztelera eta arabierako elementuak zituan.

Kontzertu guztiak udaletxeko plazan izango dira; euria eginez gero, Kurtzio Kultur Etxean. Sarrerea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu