Expodistritok sei erakusketa barri edegiko ditu irailean
2011-08-31 15:26 KultureaExpodistrito zikloaren urteko azkenengo egitaraua irailaren 1ean abiatuko da sei erakusketa barrigaz. Bilboko Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Burtsako udaltegietan ipiniko ditue erakusketak. Pinturea izango da nagusi, baina argazkiak ikusteko aukerea be egongo da. Abenduaren amaiera arte izango dira ikusgai.
Expodistrito zikloaren urteko azkenengo egitaraua irailaren 1ean abiatuko da sei erakusketa barrigaz. Bilboko Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Burtsako udaltegietan ipiniko ditue erakusketak. Pinturea izango da nagusi, baina argazkiak ikusteko aukerea be egongo da. Abenduaren amaiera arte izango dira ikusgai.
Pintureari jagokonez, Juan Antonio Gaminde, Javier López de Lesaka eta Ismael Iglesias artisten eta Bemaitz taldearen lanak egongo dira ikusgai. Beste bi erakusketek argazkia izango dabe protagonista. Kultura eta Hezkuntza Sailaren Distrito Foto lehiaketan saritutako lan aukeratuak eta Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatutako Ideia borobilak lehiaketan aurkeztutako Bilboko grafitien argazkiek osotu ditue erakusketok.
Expodistrito Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea uriko barruti guztietara eroatea eta hainbat artisten lanak ezagutarazotea da. Ohikoa danez, erakusketak lekuz aldatzen joango dira, eta erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, udalaren webgunean (www.bilbao.net) eta 010 telefono zenbakian konsultau daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!