Miloe erdi lagun batu dira aurtengo Aste Nagusian, Bilboko Udalaren datuen arabera

Bizkaie! 2011-08-30 15:53

Bilboko Aste Nagusiaren balorazinoa jakinarazo dau gaur Udalak. Aurtengo Aste Nagusia hamarkada honetako jentetsuena izan dala azaldu dau Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek prentsaurrekoan. Miloe erdi lagun batu dira Bilbon, igaz baino %21 gehiago.

Bilboko Aste Nagusiaren balorazinoa jakinarazo dau gaur Udalak. Aurtengo Aste Nagusia hamarkada honetako jentetsuena izan dala azaldu dau Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek prentsaurrekoan. Miloe erdi lagun batu dira Bilbon, igaz baino %21 gehiago. Gune itxietara joandako jentea bakarrik izan dabe kontuan, beraz kopuru horri gehitu behar jakoz jaien hasiera eta amaiera, su artifizialak, kaleko ikuskizunak, herri kirolak edo bilbainadak ikustera hurreratutako jentea.

Egitarauari jagokonez, Itziar Urtasunek hilaren 27an, Botika Zaharrean, Melendiren kontzertuan batu zan jentea piloa nabarmendu dau, izan be 30.000 lagun inguru egon ziran bertan. Beste alde batetik, Abandoibarrako ekitaldietara igaz baino askozaz jente gehiago joan da, igoerea %150koa izan da. Eta Txikiguneak inoiz baino ume gehiago izan ditu.

Turisten kopurua be azpimarratzekoa da: Bilbao Turismoko datuen arabera, nazinoarteko %13,2 bisitari gehiago izan ddira aurten, eta %18 gehiago estadukoak. Nazinoartean, frantsesak izan dira gehienak; estadukoen artean, katalanak.

Datue honeen guztien ganetik, Urtasunek herritarren jokaerea goraipatu dau: 2011ko Aste Nagusiko benetako irabazlea, eta ez bakarrik ondo pasetako gogoagaitik, jokaera gizabidezkoagaitik bere bai. Urteko beste edozein sasoitan beste istripu garrantzi bakoak izan dira.

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak 2011ko jaien arrakastearen zati handi bat urte osoan, eta beren-beregi jaietako bederatzi egunetan logistika operatiboan lan egiten dabenei zor jakela azaldu dau. Lantalde honi esker egitaraua, garbiketea, segurtasuna, garraioa, laguntza medikoa eta elikagaien segurtasuna ondo baino hobeto funzionau dabe", adierazo dau zinegotziak.


Aurtengo igoera nabarmenak kontzertuetan jaso dira. Jaietako zinegotzi ordezkari eta Jai Batzordeko presidenteak azaldu dauenez, publikoaren erantzuna oso ona izan da, horrek musika programazinoaren kalidadea erakusten dau.

Mota guztietako ekitaldiak harrera oso ona izan dabe. Bertsolariek 2010. urtean baino %39 entzule gehiago izan ditue, Bilborocken egindako bertako pop-rocken kontzertuek %30eko igoera euki dabe, Plaza Barriko munduko musikak %24koa, Euskal jantzek %17koa eta Txikiguneak %14koa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu