Eduardo Chillidaren ganeko mintegia egingo dabe irailean Chillida Lekun

Bizkaie! 2011-08-29 12:43   jardunaldiak

Chillida Leku museoak ateak ostera be zabalduko ditu egun birako bada be. Igazko abenduaren 31tik itxita egon ostean, iraileran 30ean eta urriaren 1ean Al alba conocí la obra izenburuko mintegia egingo dabe bertan. Topaketotan Eduardo Chillidaren alde poetikoa eta filosofikoa jorratuko ditue.

Ana María Rabe Braunschweig-eko Arte Unibersidadeko Filosofian doktorea, Ricardo Pinilla Burgos Filosofian doktorea eta Comillaseko Pontifize Unibersidadeko Estetika irakaslea eta Susana Chillida Eduardo Chillidaren alabeak emongo ditue eskolak. Lehenengo egunean filosofia izango da ardatz nagusia; holan, Chillidaren ibilbidea Martin Heidegger, San Agustin eta Gaston Bachelard filosofoen pentsaereagaz konparauko dabe. Eta bigarrean egunean, barriz, esperientzia estetikoa eta bizipen zuzenak izango dira nagusi: Susana Chillidak zuzendutako Chillida. El Arte y los Sueños dokumentala proiektauko dabe, eta museoko parkean ikusgai dagozan obren artean osterea egingo dabe.

Izena emoteko epea zabalik dago daborduko, irailaren 23a arte, www.chillidaleku.com gunean. Gehienez, 120 lagun hartuko ditue.

Museoa ekonomikoki bideragarria ez zala iragarri ostean, itxi eben Chillida Leku. Ondoren, martiaren 18an, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiagaz akordurik lortu ez zanez, museoa behin betiko zarratzea erabagi eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu