Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko erretoreorde akademiko izentau dabe

Bizkaie! 2011-09-05 14:07

Mondragon Unibertsitateak Erretoreorde akademiko barria izango dau irailetik aurrera. Jon Altunak beteko dau kargua, aurretik Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademiko izan danak. Joxe Mari Aizega ordezkatuko dau Altunak, horrek Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultadearen proiektua zuzenduko dauelako buru-belarri.

Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko eta Goi Eskola Politeknikoko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da aldika, eta 2007tik koordinatzaile akademikoa. Postu horretan egoala, injinerutzako ikasketak egokitu zituan, gradua, masterra eta doktoregoa antolatuz. Era berean, gaitasunetan oinarritutako hezkuntza-eredu barria sustatu eban injinerutzako ikasketetan.

Denpora horretan, erretoreorde barriak Goi mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokitzeko programea ezagutu eta nazinoarteko hartu-emonen esparrua koordinau dau, ikasleen mobikortasunaren eta ikasketak nazinoartekotzeari jagokenez. Eta azken gai horretan oinarrituko dau bere kargu barriko lana.

Altuna 1971n jaio zan Lazkaon. 1993an, Industria Injinerutza Teknikoko titulua eskuratu eban Goi Eskola Politeknikoan, eta geroago Industria Automatikako eta Elektronikako Injineru-titulua, Mondragon Unibertsitatean. Doktoregoa, Elektronika eta Elektrizidade Departamentuan egin eban, Edimburgoko Unibersidadean. Espezializazinoa: Telefonia mugikorreko seinaleen tratamendu estadistikoa, seinalearen harrerea hobetzeko.

Gero Mondragon Unibertsitatera bueltau zan. Goi Eskola Politeknikoan, batik bat Elektronika-departamentuan garatu dau bere irakaslana; ikerlana, barriz, Seinalearen Tratamendua eta Komunikazinoak arloan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu