Morboa eta turismoa (I)

Zigor Aldama 2011-09-01 15:46   Bidaide

Leku gehienetan izugarrikerien museoak edegi ditue. Nagasakin, esaterako, bonba atomikoak 1945eko abuztuaren 9ko 11:02an eragindako kalte bildugarriak museo baten batu dira. Eraikinaren kanpoaldean isiltasuna eta tristezia dira nagusi. Uriaren zaratarik ez da ailegetan hara. 66 urte baino gehiago dira bonbeak dana txikitu ebala. Leherketearen erdigunean monolito baltz batek 70.000 hildakoak gogoratzen ditu.

Lehenago New Yorkera joan ezkero, derrigorra zan Torre Bikiak bisitetea; eta, gaur egun, orain hamar urteko irailaren 11ko erasoen ostean, ezinbestekoa da 'zero zonea' deitzen dana ikustea. Turisteari bardin jako oraindino eregiten dabilzan lursail bat besterik ez bada be. Bisitariak 2001eko jazoeren lekuan egura gura dabe, eta hango isiltasunagaz ordukoak gogoratu. Eta, bide batez, han eta hemen idatzitako mezuen ondoan argazkia atara, han egon dirala erakutsi ahal izateko. Erromesaldi leku bihurtu da 'zero zona' hori, turista guztiek ikusi gura daben tokia.

Handik 15.000 kilometrora, Txinako Sichuan eskualdean, makina bat jentek Beichuanera nahi dau joan. Oraintsura arte ez da bape turistikoa izan, baina 2008ko maiatzaren 12ko lurrikarearen ondoren ezaguna egin da. 80.000 lagun hil ziran. Etxeak eta kaleak txiki-txiki eginda dagoz Beichuanen. Sichuaneko irudi dan panda hartzak ikustea baino erakargarriagoa da txinatar askorentzat Beichuanera joatea. Hegoalderantz, 4.000 kilometrora, Balin, turista guzti-guztiek ditue 2002ko atentaduetako hildakoen omenezko monumentuaren erretraturen bat. Morboa sano ondo saltzen da, duda barik, turismoaren industrian bere bai.

Biolentziazko jazoerak sarritan negozio eder bihurtzen dira. Genozidioak eta persona ezagunen hilketak jazotako lekuak, esaterako, erromesaldian joateko gune dira. Turismoa hazi egiten da euren inguruan, eta askotan tourrak eskaintzen ditue, gertatutakoa ez ahaztuteko eta Historia ez daiten errepetidu esanez, zilegitasuna lortu nahian. Batzutan mausoleoak edo museoak eregiten dira bisitariak erakarteko, eta beste batzuetan gidak eurek arduratzen dira bisitariak ezbeharren zehetasun guzti-guztiekaz larritzen.

Badira herrialde batzuk gerreagaz lotzen doguzanak, Vietnam edo Kanbodia, berbarako. Vietnameko cu-chi tunel ospetsuak orain turistak erakarteko erabilten dira. Txinak eta Japoniak Bigarren Mundu Gerraren ondorio latzak bizi izan zituen. Ordukoak kontetan dituen museoak turistak hurreratzeko atxakia da, eta dirua sartzeko bere bai.

Eta oraindino jentea erakarten dau Kwai ibai ganeko zubiak, gerra-presoek Japoniako armadearentzat Tailandian eregitako zubia. Asia hegoalden orain bost urte tsunami ikaragarria izan zan; olatu erraldoiak jo eban Hikkaduwako trena han dago, monumentu lez, Sri Lankan. Eta bisitau daitekez gerran-edo dagozan lekuak be. Koreatik pasetan dan 38 paraleloa, Ipar Korea eta Hego Korea banatzen dituana, leku turistikoa da guztiz hegoaldean.

Dana dala, leku gehienetan izugarrikerien museoak edegi ditue. Nagasakin, esaterako, bonba atomikoak 1945eko abuztuaren 9ko 11:02an eragindako kalte bildugarriak museo baten batu dira. Eraikinaren kanpoaldean isiltasuna eta tristezia dira nagusi. Uriaren zaratarik ez da ailegetan hara. 66 urte baino gehiago dira bonbeak dana txikitu ebala. Leherketearen erdigunean monolito baltz batek 70.000 hildakoak gogoratzen ditu.

Museoan egundo erabilitako armarik hilgarrienaren ondorioak ikusi daitekez. Gerra zale guztiek zaletasuna ahaztuteko arrazoi nahikoa topauko ditue hemen. Hildakoen argazkiak han eta hemen dagoz. Eta hil ez ziranak be agiri dira argazkietan, baina hildakoen itxurea dauke. Aretoetan lekukoen lekukotasunak proiektetan dira. Alboan, bonbearen kopia bat. Aurrerago, Nagasakiko kaleak leherketearen ostean: uria basamortu bihurtuta. Tranbiak errailetatik kanpo, bidaiari barik. Apokalipsiaren antzera. Erakusketea gogorra da, apaingarri barik. Bihotza estutu egiten dau. Baina, hori da bertaraino doanak topau gura dauena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu