'Culinary Zinema' ziklo barria aurkeztu dau Donostiako Zinemaldiak
2011-08-04 15:55 BarriakDonostiako Zinemaldiak eta Basque Culinary Centerrek Culinary Zinema zikloa aurkeztu dabe alkarlanean. Zazpi pelikula eskainiko dira zikloan, eta zazpi sukaldarik afari tematiko bana emongo dabe. Zinemaldiko sail berriak Berlinaleko "Culinary Cinema" sail entzutetsutik hartu dau izena, 'C' letrearen ordez 'Z' ipinita.
Donostiako Zinemaldiak eta Basque Culinary Centerrek Culinary Zinema zikloa aurkeztu dabe alkarlanean. Zazpi pelikula eskainiko dira zikloan, eta zazpi sukaldarik afari tematiko bana emongo dabe. Zinemaldiko sail berriak Berlinaleko "Culinary Cinema" sail entzutetsutik hartu dau izena, 'C' letrearen ordez 'Z' ipinita.
Donostia eta inguruetan dago munduko Michelin izarren kontzentrazinorik handiena. Izarren jabe dira, besteak beste, Mugaritz, Arzak eta Berasategi. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak holan azaldu eban prentsaurrekoan:"Aspalditik miresten dogu Berlinalek Culinary Cinema sailaren bitartez jorratutako bidea.Hori dala eta, orain, Basque Culinary Centerregaz koprodukzinoan, zinemeari eta gastronomiari buruzko gure sail propioa sortzea erabagi dogunean, zentzuzkoa begitandu jaku munduko jaialdi garrantzitsuenetako bategaz alkarlanean egitea. Berlinalek bai sukaldaritzearen munduan bai zinemearenean batutako esperientzia eta ospea aprobetxau gura izan dugu". Hitzarmenari esker, zinearen eta gastronomiaren ganeko informazinoa trukatuko dabe, eta hezkuntza, zientzia eta nekazaritzaren arloetan elikadureagaz lotutako hainbat jarduera garatuko ditue.
Ondoko pelikulak dira Culinary Zinema zikloan erakutsiko diranak: Mugaritz BSO, El Buli: cooking in progress, El camino del vino, Les émotifs anonimes, Jiro dreams of sushi, Noma. At boiling point eta Perfect sense.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!