Kaotiko taldeak disko barria grabauko dau Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-01 12:45   Musikea

Kaotiko taldeak hamar urte beteko ditu laster, eta urteurrena ospatzeko Bilboko Aste Nagusian DVD-CD barria grabauko dabe. Kontzertua abuztuaren 24an izango da, Botika Zaharrean. Ikuskizun itzela eskainiko dabela aurreratu dau taldeak; ganera, hainbat musikari ospetsuren laguntzinoa eukiko dabe.

Aguraineko taldeak orain arte kaleratutako bost diskoetako kantarik ezagunenak be joko ditu, eta bere diskografiari errepaso sakona egingo deutso. Kaotikoren lehenengo diskoa Mundo kaotiko 2001ean atara eben, Oihuka etxearen eskutik. Ostean, beste bost lan plazaratu ditue: Raska y pierde (2003, Oihuka), Directo (2005, Gor), Destino escrito (2006, Universal), Adrenalina (2008, Oihuka) eta Reacciona! (2010, Baga-Biga).

Kaotiko dira Jhony (ahotsa), Xabi (bateria), Fonta (baxua eta koroak), Aguayiko (gitarrea eta koroak) eta Aguayo (gitarrea). Kaotiko 2000. urteko garagarrilean sortu zan, Kaos Etiliko izeneko taldea desegin zanean. Reacciona! euren azkenengo diskoaren barri holan emon eben: Gure egunerokotasunean bizi dogun bidebakokerien eta injustizien alde bat baino ez dogu azaltzen. Abesti bakotxa zaplasteko bat izan daiten ahalegintzen gara, inor mindu barik, baina sofako erosotasunetik altxauarazoteko balio leike.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu