'Bertsolari' eta 'Urte berri on, amona!' euskerazko pelikulak, Donostiako 59. Zinemaldian
2011-08-03 15:54 BarriakAsier Altunaren Bertsolari filma lehiaketatik kanpo estreinauko dabe Donostiako Zinemaldian, eta Telmo Esnalen Urte berri on, amona! Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuko da. Biak be euskeraz egindako lanak dira. Zinemagileem bakarkako lehenengo lanak dira. Alkarregaz Aupa, Etxebeste! grabau eben, 2005ean.
Asier Altunaren Bertsolari filma lehiaketatik kanpo estreinauko dabe Donostiako Zinemaldian, eta Telmo Esnalen Urte berri on, amona! Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuko da. Biak be euskeraz egindako lanak dira. Zinemagileem bakarkako lehenengo lanak dira. Alkarregaz Aupa, Etxebeste! grabau eben, 2005ean.
Asier Altunaren Bertsolari dokumentala Euskal Herriko bertsolari ospetsuengana hurreratuko gaitu, ahozko poesiaren arte konplexu honen sekretuak erakutsiz. Asier Altuna (Bergara, 1969) film laburretan nabarmendu da, eta hainbatek sariak jaso ditue: Txotx (1997), Topeka (2004) edo Sarean (2006). Film luzeetan, barriz, Donostiako Zinemaldiko 53. Edizioko Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuta Gazteen Saria jaso eban Aupa Etxebeste! filmagaz.
Urte Berri On, amona! Telmo Esnalen bakarkako lehenengo film luzea da. Emaztearen ama edadetuaren kargu egin behar daben andra-gizonen zoritxarra kontetan dau, umore baltz bahikotxugaz. Filmean Joxean Bengoetxea, Nagore Aranburu eta Montserrat Carulla dira protagonistak. Telmo Esnalek (Zarautz, 1967), Txotx (1997) eta 40 ezetz (1999) film laburrak eta Aupa Extebeste! (2005) film luzea zuzendu ditu Asier Altunagaz batera. Taxi! (2007) eta Amona putz! (2010) film laburren egilea be bada.
Horrezaz gan, sail ofizialean, lehiaketara aurkeztuko da No habrá paz para los malvados Enrique Urbizu bilbotarraren azken lana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!