Eskenak nazinoartekotze tailerren bigarren edizinoa abiatuko dau irailean

Bizkaie! 2011-08-04 14:42   Kulturea

Eskenak (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak) nazinoartekotze-tailerren bigarren edizinoa abiatuko dau irailean. Aurtengo programea igazkoaren jarraipena izango da. Euskal Herritik eta Espainiako estadutik kanpo irtetetean, arte eszenikoei lotutako ezagutza eta tekniken bide barriak landuko ditue.

Eskenak (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak) nazinoartekotze-tailerren bigarren edizinoa abiatuko dau irailean. Aurtengo programea igazkoaren jarraipena izango da. Euskal Herritik eta Espainiako estadutik kanpo irtetetean, arte eszenikoei lotutako ezagutza eta tekniken bide barriak landuko ditue.

Igazko zemendian atondu zituan Eskenak lehenengo hiru tailerrak, arte eszenikoetako hiru arlo zehatzetara zuzenduta: antzerki garaikidea, kaleko arteak eta umeentzako antzerkia. Lantegien arduradun nazinoartean esperientzia handiak daben hiru profesional izan ziran: Marta Oliveres (MOM El Vivero), Guy Bagget (Frans Brood Productions) eta Geneviève Lefaure (umeentzako antzerkiaren Frantziako alkarteko presidentea). Erantzuna oso ona izan zan, eta hogei konpainia, artista eta produktore inguru batu ziran.

Bizi dogun krisi sozialaren eta ekonomikoren testuinguruan nazinoartekotzeko aukeraren eta Euskadiko artista eta konpainia eszenikoen lana nazinoartean hedatzeko dogun behar historikoaren ondorioz, beharrezkoa da ezagutza teknikoa sakontzen jarraitzea, azaldu dabe Eskenako arduradunek. Aurtengo tailerren asmoa bertoko konpainietako arduradunak nazinoarteko kudeaketan adituekaz hartu-emonetan ipintea da, besteak beste ondoko helburuak lortzeko; jardunbide egokien adibideak eta nazinoarteko banaketa-agentzietako esperientziak ezagutzea, diziplina eszenikoen planteamenduagaz jarraitzea (arazoak eta aukerak) eta internazionalizazinoak planteetan dituan arazoei urtenbide teknikoa emoteko bideari ekitea.

Hiru tailer antolatu ditu irailerako Eskenak: Produkzino eta banaketa eszenikoko nazinoarteko eragile baten esperientzia eta jardunbidea. Koprodukzioko jarduerak, Koen Vanhoveren eskutik (Key Performance-ren zuzendaria, Suedia); Produkzinokoarena ez beste hizkuntza daben herrialdeetan testu-antzerkia antzezteko urtenbide teknikoak, Jordi Planas Vandrell (ESTAEko zuzendaria, Bartzelona); eta, Europako kultur proiektu baten diseinua eta produkzinoa, Pascal Brunet (Relais Culture Europeko zuzendaria, Frantzia).

Tailerrak irailaren 20an, 21ean eta 22an egingo dira, 16:00etatik aurrera. Eskolak Harrobia Produkzio Eszenikoko Berrikuntza Zentroan egingo dira, Bilboko Langaren kaleko 3.ean. Informazino gehiago behar izan ezkero: info@eskena.com edo www.harrobia.org. Lekuak mugatuak dira, eta izena emoteko azkenengo eguna irailaren 13a da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu