Huecco, Vetusta Morla eta M-Clan, Ciudadela Sound 2011 jaialdian
2011-08-03 15:45 MusikeaAbuztuaren 26tik irailaren 9ra bitartean, hiru kontzertu antolatu ditu Iruñeko Udalak Ciudadela Sound 2011 egitarauaren barruan. Huecco abeslariak hasiko dau jaialdia, eta Dame vida izeneko lan barria aurkeztuko dau. Diskoa ez da lan musikala beste barik, nazinoarteko proiektu solidarioa be bada.
Abuztuaren 26tik irailaren 9ra bitartean, hiru kontzertu antolatu ditu Iruñeko Udalak Ciudadela Sound 2011 egitarauaren barruan. Huecco abeslariak hasiko dau jaialdia, eta Dame vida izeneko lan barria aurkeztuko dau. Diskoa ez da lan musikala beste barik, nazinoarteko proiektu solidarioa be bada. Makina bat musika estilo nahasten ditu Hueccok kontzertuetan, rocka, funka, rumbea, ska, hip hopa eta mamboa.
Bigarren kontzertua, irailaren 2an izango da, Vetusta Morla taldearen eskutik. Mapas izeneko disko barria ekarriko dabe Iruñeara. Eta, irailaren 9an, M-Clanek joko dau. Honeek be lan barria aurkeztuko dabe, Para no ver el final, bain horrezaz gan, taldearen abestirik ezagunenak be kantauko ditue.
Sarrerak salgai dagoz ondoko lekuetan: Ticketmaster, Halcon Bidaiak, FNAC eta Carrefour.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!