Txinatarrak jaun eta jabe dira Asiako hondartzetan

Zigor Aldama 2011-08-03 13:12   Bidaide

Txinatarren mirari ekonomikoa ondoen Phuketeko hondartzetan ikusten da. Thailandiako harea zuridun hondartza ospetsuetan, edo irribarren herriko ur gardenetan, Dragoi Handiko biztanleak gustura dagoz superpotentzia izateak ekarten dituan onurekaz. Turismoa haziz doa eten barik. Igaz 57,39 miloe joan ziran kanpora, 2009an baino 9 miloe gehiago. Danetara, 48.000 miloe dolar gastau zituen.

Txinatarren mirari ekonomikoa ondoen Phuketeko hondartzetan ikusten da. Thailandiako harea zuridun hondartza ospetsuetan, edo irribarren herriko ur gardenetan, Dragoi Handiko biztanleak gustura dagoz superpotentzia izateak ekarten dituan onurekaz. Harrotasun sasoia da eurentzat, eta dana dago prest ezeren faltarik ez izateko. Yuana, aldatu ezin daitekeen dibisea, edozein bazterretan onartzen dabe. Eta lehenago ingelesez edo japonieraz besterik ez egozan kartelak orain ideograma txinatarrez be bagoz. Kaleetan konnichiwa barik, ni hao entzuten da. Turista asiarrak japoniarrak ziran lehen, gaur egun, ostera, txinatarrak dira.

Munduko herrialderik populatuenak bizi dauen hazkunde ikaragarriak Asiako turismoa goitik behera aldatu dau. Turismoa haziz doa eten barik. Igaz 57,39 miloe joan ziran kanpora, 2009an baino 9 miloe gehiago. Danetara, 48.000 miloe dolar gastau zituen. Aurten be, antzeko hazkundea izatea espero dabe, 65 miloe edo, eta 55.000 miloe dolar gastauko dituela pentsetan dabe adituek.

Thailandiako gobernuak esandakoaren arabera, hiru bat urtean turista gehienak txinatarrak izango dira. Horregaitik, euren beharrizan eta gustuetara egokitu behar gara, adierazo eban Thailandiako turismo arduradunetako Sansern Ngaok prentsaurreko baten. Ganera, turista txinatarra sano interesgarria da turismoaren industriarentzat. Izan be, opor laburrak egiten baditu be, diru asko gastetan dau. Alemaniarrek, estatubatuarrek eta britainiarrek bakarrik gastetan dabe eurek baino gehiago.

Phuketeko kaleetan gatxa da motxilero txinatarrak aterpetxe merke bila ikustea, baina ohikoa da, berbarako, europar, amerikar eta australiarren artean. Txinatarrek gurago ditue bost izarreko resort dalakoak, merkatalgune handiak, eta dan-dana antolatuta eta itxita dauken bidaiak. Txinako bidai-agentzien % 5ek besterik ez ditu herrialdetik kanpoko pakete turistikoak eskaintzen, baina zerbitzu mota hori agentzien diru-sarreren % 22 izan zan 2010ean.

Hori dala eta, ondoen ikusitako nazionalidadea ez badira be, danak gura ditue txinatarrak erakarri. Espainiak bere bai. Txina Turismo Plana izenekoak helburu argia dauka: 2020an miloe bat turista txinatar lortzea. Igaz 102.000 txinatar (2000. urtean baino bost bider gehiago) besterik ez ziran liluratu zezen, futbol eta flamekoagaz; horreek dira, hain zuzen be, Espainiak behin eta barriz erabilten dituan topikoak herrialde asiarra erakarteko. Dana dala, gitxik uste dabe miloe bat turista lortuko danik.

Eritxi hori dauka, esaterako, Shanghaiko konsul orokor Antonio Segurak. Eskaerea mugatua da, Espainia ez da hain interesgarria txinatarrentzat. Eurentzako Europa dira Frantzia, Italia eta Britainia Handia, eta kito. Turismo-bisadu gitxi ikusi dau Segurak. Alemaniak zortzi-hamar bider bisadu gehiago bideratzen ditu. Onartu egin behar da Espainia ez dagoala prestauta turista txinatarrak hartzeko. Hizkuntzea dakien jenterik ez dago, eta, ganera, Europara ez doaz eguzki eta hondartza bila. Holan da, Kontinente Zaharrera beste gauza baten bila joaten dira: shoppinga egitera, hau da, erosketak. Datu ofizialen arabera, txinatarrek luxuzko produktu gehiago konsumiduten dabe etxetik kanpo etxean baino, bost bider gehiago, hain zuzen. Frantziak, batez be Parisek, ondotxu jakin dau zelan aprobetxau txinatarren konsumismo nahia.

Phuketen be agiri-agirikoa da txinatarrek dirua gastetako zaletasun handia dabela. Perlak eta maskorrak saltzen dituen hondartzetako txiringito guztiak beteten ditue, baina baita Gucci etxeko dendak be. Dendetako saltzaileek txineraz be ikasi dabe zeozer. Derrigorra da eurekaz ondo komuniketea gustura egon daitezen, onartzen dau bere izenik agertzea gura ez dauen kosmetiko-enpresa handi bateko arduradunak. Bisitari txinatarrei esker salmentak nabarmen hazi dira, egia esan, ganeratzen dau. Duda barik, txinatarrek arazo asko konpontzen ditue...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu