Shangaiko Erakusketa Unibersalerako egindako 'Argizko larruazala' eskulturea, Bilboko Itsas Museoan ikusgai

Bizkaie! 2011-08-01 14:04   Kulturea

Esther Pizarrok Shangaiko Erakusketa Unibersalerako egin eban eskulturea ikusgai egongo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, 2012ko garragarrilera arte. Bilboko Udalak doban itxi deutso Argizko larruazala obrea museoari.

Luzeran 12,9 metro eta zabaleran 7,5 metro ditu Esther Pizarroren lanak. Artisteak argizaria, metakrilatoa, beruna eta aluminioa erabili zituan lana egiteko. Uria organismo bizidun lez aurkezten dau egileak, eta bisitariari urigintza nahiz arkitektura arloen lehenaldia irakurteko aukerea eskaintzen deutso, eta hemen bertan dagoan etorkizuna ikusteko bere bai.

Pizarrorenn eskulturea Bilbao Guggenheim++ erakustokiaren elementu nagusia izan zan, Shangaiko 2010eko Erakusketa Unibersalaren barruan. Shanghain, 1.250.000 lagunek baino gehiagok bisitau eben Argizko larruazala, gehienak txinatarrak eta japoniarrak. Horrezaz gan, zezeiletik aurrrera, hamar astez, ikusgai egon zan Bilboko Alondigan, eta han 50.000 lagun inguruk ikusi eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu