Hainbat jarduera antolatu ditu GetxoPhotok iraileko lehenengo astean

Bizkaie! 2011-08-02 12:52   Kulturea

GetxoPhoto ekimenaren bosgarren edizinoak zahartzaroari gorazarren egingo deutso, irailaren 1etik 10era bitartean. Hogei bat erakusketa egongo dira ikusgai hilabetez, baina jaialdiaren lehenengo astean, ganera, bestelako jarduerak atondu ditue Getxon, tailerrak, erakustaldiak eta abar. Izena emotea behar-beharrezkoa da.

GetxoPhoto ekimenaren bosgarren edizinoak zahartzaroari gorazarren egingo deutso, irailaren 1etik 10era bitartean. Hogei bat erakusketa egongo dira ikusgai hilabetez, baina jaialdiaren lehenengo astean, ganera, bestelako jarduerak atondu ditue Getxon, tailerrak, erakustaldiak eta abar. Izena emotea behar-beharrezkoa da. Hona hemen jarduerak banan-banan.

Irailaren 1ean, 19:45ean, Areetako Andrés Isasi antzokian emongo deutsie hasierea GetxoPhotori. Irudien bidez jaialdiaren bost urteotako ibilbidea erakutsiko dabe, eta aurtengo edizinoan parte hartuko daben egileetako batzuk euren lanak proiektau eta aurkeztuko ditue. Mursegok Michael Ackermanen lanaren proiekzinoa musikatuko dau ekitaldiari amaierea emonaz. Izena emoteko: opening@getxophoto.com

Herri-partaidetzearei jarraipena emoteko, aurton Pop Proiekzinoa argazkiak erakusteko horma bihurtuko da. Bertan 1/100n parte hartuko dabenen irudiak ikusgai egongo dira. Nahi dauenak bialdu leikez argazkiak. Lanen gaia zahartzaroa eta denporearen joana dira, eta gutxieneko neurria 2 MBkoa da. Argazkiak abuztuaren 19a baino lehen bialdu behar dira. Informazino gehiago: getxophoto@getxophoto.com.

Non eta zelan egiten dabe lan argazkilari profesionalek? Zelan gauzatzen ditue proiektuak? Zein ikasketa egiten ditue? Hori danori azalduko dabe Photowalk izeneko ekimenean, argakilari ospetsuen estudioetatik hiru orduko osterea eginez. Argazkilariek euren estudioetako ateak edegi eta lan egiteko moduari buruz berba egingo dabe. Argazkilariak hurre-hurretik ikusteko aukera ederra benetan be. Aurtengo ibilbidea Algortan hasiko da, TDI-Image Banken, Antonio Herranzek eta Fátima Díez Garaigortak kudeatzen daben gunean. Ostean, Erandion, ibilbide luzedun Juan Gomez freelance argazkilariak bere lanen barri eskainiko dau. Photowalka irailaren 1ean izango da, 16:30ean, eta 10 euro ordaindu behar dira. Izena emoteko: getxophoto@getxophoto.com.

Irailaren 2an eta 3an Arianna Rinnaldok tailerra egingo dau. Rinaldo Colors aldizkariko editore grafikoa izan da; gaur egun lan bera egiten dau D Magazinen, Italiako La Repubblica egunkariaren domeketako gehigarrian. OjodePez aldizkariko zuzendaria be bada. Lantegian edizino grafikoaren hainbat alde jorratuko dira. Batetik, Ariannak bere ibilbide profesionalaz eta aldizkarien edizinoaz egingo dau berba: erredakzinoko lana, publizidadea... Bestetik, lantegiak alde praktikoa eukiko dau: portfolioak begiztatuko dira, sekuentziez hitz egingo da eta partehartzaileen lanez osotutako aldizkari bat irudikatuko da. Hamabost lagunentzako lekua dago tailerrean, eta beharrezkoa da aurretik portfolio laburra bialtzea. Ikastaroak 75 euro balio ditu. Izena emorteko: getxophoto@getxophoto.com. Epea abuztuaren 15ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu