Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak makina bat emonaldi eskainiko ditu abuztuan

Bizkaie! 2011-08-01 15:17   Kulturea

Araiako XVIII. Umore Antzerkiaren Jaialdia abuztuaren 12an hasiko da Gorakada, Les Grotesques eta Botproject konpainien eskutik. Gorakadak Jim altxorraren uhartean taularatuko dau; Las Grotesquesek, Sin balas; eta Botprojectek, Collage. Arabako udako jaialdi nagusia da Araiakoa.

Araiako XVIII. Umore Antzerkiaren jaialdia abuztuaren 12an hasiko da Gorakada, Les Grotesques eta Botproject konpainien eskutik. Gorakadak Jim altxorraren uhartean taularatuko dau; Las Grotesquesek, Sin balas; eta Botprojectek, Collage. Arabako udako jaialdi nagusia da Araiakoa.

Abuztuaren 13an, Lusco e Fusco, Pantha Rhei, Stradivarias eta Tres Puntos y Aparte konpainiak izango dira Araian, eta hurrengo egunean, 14an, Theater Irrwisch, Patrice Thibaud eta Daraomai taldeen txandea izango da. Festibaleko azkenengo egunean, abuztuaren 15ean, Magialdia, Gilles Remy eta Circ D'Hivern taldeek emonaldiak egingo ditue. Antzezpen guztiak Asparrengo plazan eta kiroldegian izango dira.

Aitatutako egitarauaz gan, abuztuaren 5etik 25era antzerki konpainia horreek Araba osoan zehar ibiliko dira, danetara 24 emonaldi eskainiz. Ondoko herrietan izango dira ikuskizunak: Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Eltziego, Oteo, Bastida, Azazeta, Laudio, Maeztu, Murgia eta Rivabellosa.

1994. urtean sortu eban Porpol antzerki taldeak Araiako Umore Antzerki Jaialdia. Urteotan hamaikatxu antzezpen ezkaini dira bai kalean bai aterpean, umeentzat eta helduentzat. Euskal Herriko taldeen lanak nahiz kanpokoenak aurkeztu dira Araian. 2000. urtetik aurrera, Arabako hainbat herritan birea atontzen dau jaialdiak.

Sarrerak salgai dagoz Asparreneko Bene Etxea tabernan, Gasteizeko Casa del Libron eta Aguraineko turismo bulegoan. Informazino zabalagoa behar izan ezkero: www.jaraialdia.com edo 678713698.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu