Abian da Caostica film laburren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa

Bizkaie! 2011-06-08 18:45   Barriak

Caostica Film Laburren Jaialdia hasi barri da Bilbon, eta hilaren 14ra bitartean 55 lan ikusteko aukerea egongo da uriko hainbat aretotan. Lehenengo emonaldia bagilaren 8an da, Alondigako Atrioan, 21:00etatik aurrera. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa da.

Caostica Film Laburren Jaialdia hasi barri da Bilbon, eta hilaren 14ra bitartean 55 lan ikusteko aukerea egongo da uriko hainbat aretotan. Lehenengo emonaldia bagilaren 8an da, Alondigako Atrioan, 21:00etatik aurrera. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa da.

Bagilaren 9an, Marzana Moilan egingo dira proiekzinoak, 22:00etatik aurrera. Jaialdiko hirugarren erakustaldia barikuan, bagilaren 10ean, egingo dabe, Boluetako Eutokia aretoan, eta Paco Merluzo DJa arduratuko da jentea jantzan ipinteaz. Zapatua La Bizarre Cannibal Barbekiu Day-ren eguna izango da. Dando Fuegoren eskutik, 13:00etatik aurrera, barbakoa kanibala antolatu dabe ZAWPen (Zorrotzaurre). Ostean, Fela Borbonek kontzertua eskainiko dau, eta hainbat DJk (Mc Negruri, Dj Joke, Dj Chavez, Dj Mimoloco eta abar) musikea ipiniko dabe.

Hurrengo ekitaldia martitzenean izango da, hilaren 14an. Bilboko Berreginen Museoan lan irabazleen proiekzinoa egingo dabe, 20:00etatik aurrera.

Aurtengo epaimahaia Juan Bas idazleak, Itxaso del Castillo gidoigileak, Aritz Villodas konposatzaileak, Galder Gaztelu-Urrutia errealizatzaileak eta Txema Agiriano MEMeko zuzendari artistikoak osotzen dabe. Edizino honetan, danetara, 350 lan jaso ditu festibalak, eta horreetatik 55 aukeratu dira.

Aldi berean, Bidesari alkartearen laguntasunagaz, Caostica jaialdia egingo dabe Basauriko kartzelan bere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu