Donostiako Altuna 52. Logiak euskera hutsezko lehenengo batzar masoia egin dau

Bizkaie! 2011-06-07 18:07

Donostiako Altuna 52. Logiak, taldearen hamargarren urteurrena dala-eta, zeremonia erritual bat egin dau oraintsu euskera hutsean. Logiaren iturriek azaldu dabenez, masoieriaren ia 300 urtero historian lehenengo aldia da zeremonia bat osorik euskeraz egiten dana.

Ekitaldian Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko logietako ordezkariek hartu eben parte, eta bertan izan ziran bere bai, egoitza nagusia Bartzelonan dauen Espainiako ordezkari instituzionalak. Oraindino beharrean segiduten daben Altuna 52. Logiako sortzaile biak omendu zituen ospakizunean.

Erritual masoia zaharra eta gatxa da; euskerara itzultzea ez da lan erraza izan. Lan handia izan da erritualaren berezko espiritua gordetea, berba egokiak aukeratzea, esateko modu zuzenak eta abar, azaldu dabe Altuna 52. Logiakoek. Egokitzapen eta itzulpen beharrok unibersidade eta euskerearen munduko logiakideek egin ditue.

Altuna 52. Logiak 1936ko gerra aurreko urteetan Donostia aldean egin eban lan, eta armada frankista urian sartu zanean desagertutako Altuna 15. Logiaren ondorengoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu