Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazioarteko Biltzarrak 400 aditu batuko ditu Bilbon
2011-06-07 18:45Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazinoarteko Biltzarrak mundu osoko 400 aditu batuko ditu EITBk Bilbon dauen egoitzan, bagilaren 17an eta 18an. eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRI soziedade publikoaren bidez, antolatzen dabe Nonick nazinoarteko biltzarra, CBTren laguntzinoagaz.
Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazinoarteko Biltzarrak mundu osoko 400 aditu batuko ditu EITBk Bilbon dauen egoitzan, bagilaren 17an eta 18an. eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRI soziedade publikoaren bidez, antolatzen dabe Nonick nazinoarteko biltzarra, CBTren laguntzinoagaz.
Biltzarraren aurkezpena gaur, bagilak 7, izan da, Bilboko Ercilla hotelean. Leila Nachawati AERCOko sare sozialetan aditu eta mundu arabiarrean jantzitako siriar jatorriko blogariak, Iruri Knörr Ideateca enpresako marketing zuzendaria eta biltzarraren aurkezleetako batek, Juan Castro SPRIko Teknologia, Barrikuntza eta Informazino Gizarteko zuzendariak eta Edurne Ormazabal eitb.com-eko zuzendariak eskaini ditue biltzarraren nondik norakoak.
Ordenagailu eroangarriak eta horreentzako aplikazinoak izango ditu gai nagusi Nonick biltzarraren hirugarren edizinoak. Biltzarrak zazpi 'keynotes', bi mahai-inguru eta dozena bat 'workshop' eukiko ditu. Aurreko urteetan legez, gainera, Start Up 2.0 txapelketearen finala hartuko dau Nonick 2011k.
Leila Nachawati Implicar a los ciudadanos a través de la tecnología: el uso del móvil en las movilizaciones de Oriente Medio y el Norte de África mahai-inguruaren moderatzailea izango da; bertan, Ahmad Gharbeia eta Hayder Mazos profil teknologikoa eta soziala konbinetan daben aktibista arabiarrek eta Sherine Tadros Al-Jazeera kateko kazetariak parte hartuko dabe.
Bere aldetik, Iruri Knörr-ek aplikazino mugikorren mahai-ingurua moderauko dau; hizlariak: Zach Golden, Ben Medlock, Asier Arranz eta Jon Beltrán de Heredia izango dira. Gainera, Knörr-ek ekitaldia aurkeztuko dau Gino Micacchi Mobnotes-eko CEOagaz batera. Mobnotes orain dala bi urte nonick-en aurkeztutako Start Up bat da eta orain gitxi saldu dabe miloe erdi euro baino gehiagogaitik.
Iphone eta Ipad bidez pilotautako hiru helikopteroren hegaldi-erakustaldi bat hartu dau aurkezpenak; gailu hegalariaren aurrealdean kokatutako kamera batek hartzen dituan aire-irudiak ikus daitekez aitatutako dispositiboetan. Iphone/Ipap-en azeleromotroak mobimentuak atzemoten ditu, atzean edo zeharka inklinazionaren arabera, eta botoi bat sakatuz pantailearen gainean helikopteroaren altuerea eta errotazinoa kontroletan da.
Nonick 2011 bagilaren 17an zabalduko da Tristan Nitot Mozilla Europako presidentearen hitzaldiagaz eta bagilaren 18an zarratuko da Jason Titus Shazam-eko CTOagaz. Shazam aplikazino ezagunak abesti baten izenburu, egile eta abeslaria eskaintzen deutsoz erabiltzaileari eskuko telefonoa bozgoragailura segundo gitxi batzutan zehar hurreratuz.
Bitartean, 1 Formula eta Moto GPren aplikazino ofizialak, Obamaren berrautatzerako web plataformea, Open Workshop-ak, Start Up 2.0 lehiaketea (Europa osoko 140 hautagaitza aurkeztu dira) eta networking profesionala bi egunetan zehar, beste gauza askoren artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!