'Marrazoen alde, Itxaropen-itsaso bat', Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusgai

Bizkaie! 2011-06-08 15:03

Erakusketearen antolatzailea CRAM Fundazinoa da, itsas animalien kontserbazinorako eta berreskurapenerako zentrua. Erakusketearen erronka nagusia marrazoen inguruan zabal dabilen irudi txarra aldatzea da, itsas bioaniztasunaren ahuldadeari eta mehatxuei arreta berezia eskainiz.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan gaur aurkeztu dabe Marrazoen alde, Itxaropen-itsaso bat erakusketea, bagilaren 8tik garagarrilaren 17ra ikusgai egongo dana. Erakusketa honen antolatzailea CRAM Fundazinoa da, itsas animalien kontserbazinorako eta berreskurapenerako zentrua. Erakusketearen erronka nagusia marrazoen inguruan zabal dabilen irudi txarra aldatzea da, itsas bioaniztasunaren ahuldadeari eta mehatxuei arreta berezia eskainiz.

Erakusketan zehar lau gai nagusi jorratuko dira:

1. Marrazoen ahuldadea: Marrazoaren edertasuna, ahuldadea eta garrantzia ekologikoa adierazoten da, gizartean zabal dabilen irudi erasokorra baztertu marrazoen irudi erreala, erakargarria eta orekatua aurkeztuz.

2. Harrapakaria ala biktima? Gaur egun marrazoek sufriduten dituen mehatxu nagusienak aurkezten deuskuez, eta baita, arrantzarako baliabide gisa eta ekonomian daben garrantzia be: Marrazoen habitat edo bizilekua galtzea; Itsasoen kutsadurea; Arrantza-alkarreragina; eta finning: neurribako arrantza, marrazo-hegalen merkatua.

3. Espeziea galtzea edo desagertzea ebitetako ekintzak: marrazoen kontserbazinoa bermatzeko egiten ari diran ekintzak aurkezten deuskuez, eta aurrerantzean egin beharko litzatekezanak, danon kontzientziazinoa bultzatuz.

4. CRAM Fundazinoa: atal honen ASMOA CRAM Fundazioak egin dituan konserbazino eta erreskate ekintzen aurkezpena da.

Erakusketea dibulgazinorako hainbat materialez osotua dago, ikus-entzunezkoak, neurri errealeko marrazo espezie desbardinak, irudiak... Eta gainera erakusketea bisitetako CRAM erakundeko biologoak izango dira gidari lanetan. Bisita honeen edukia eta mezuak taldeen adinera eta beharretara egokituak egongo dira. Erakusketearen bisitearen iraupena 45 minutukoa da eta taldeak gehienez, 30 lagunez osotuak egon daitekez.

Erakusketeagaz batera, VELL MARÍ itsasontzia be bisitetako aukerea izango da, itsas ikerketan dabilen belaontzia. Azken bost urteotan, La Caixa-ren babespean, hainbat proiektu eta ikerketa egin izan dira Vell Marí belaontzian. Oraingoan ikerketa interesgarri bat aurkeztera datoz Itsas Museora, Bizkaiko Golkoan marrazoen egoerea aztertzen dauen lehen ikerketa sakona.


Itsasaldia 2011. Euskal Itsasoen Jaialdia - Euskal kostaldeko Itsas Turismoaren Azokea

Itsasaldia, euskal itsas ondarea zabaltzea eta sustatzea helburu daben irabazi asmorik bako Itsasplanet eta Itsasgela alkarteek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoagaz sortutako turismoaren eta kulturearen dinamizazinorako programea da eta bagilaren 9tik 12ra Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egingo da.

Itsasaldia 2011. Egitaraua

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu