Japoniako surfa, Amstel Surfilm Festibal jaialdiko protagonista

Bizkaie! 2011-06-09 11:49   Barriak

Datozen egunotan, hilaren 8tik 12ra, Donostiako Amstel Surfilm Festibal jaialdiaren bederatzigarren edizinoa izango da Japoniako surfa ardatz hartuta. Ohikoa dan legez surfagaz lotutako zinema emonaldiak, arte erakusketak eta kontzertuak antolatu ditue.

Datozen egunotan, hilaren 8tik 12ra, Donostiako Amstel Surfilm Festibal jaialdiaren bederatzigarren edizinoa izango da Japoniako surfa ardatz hartuta. Ohikoa dan legez surfagaz lotutako zinema emonaldiak, arte erakusketak eta kontzertuak antolatu ditue.

Fukushimako olatuak batzen dituan Fukushima goes off! erakusketearen inaugurazinoak abiatuko dau Donostiako Amsterl Surfilm Festibal 2011 jaialdia. Arte erakusketa programazinoa Surfa Japonian eta Surfa Kantaurialdean 1961-2011 erakusketek osotuta dago.

Aurreko egunetan be izan dira ekitaldi batzuk, berbarako Japón@Surfilm zikloa eta ingurumenari buruzko filmak Olatu Garbiak sailean Donostiako Aquariumean. Bertan, Papa Mau: The Wyfinder filmaz, Oil Spill filmaren trailerraz eta Dominant Wave Theory Surf erakusketaz gozetako aukerea egon da.

Kontuak kontu, Antzoki Zaharrean egingo diran emonaldiak izango dira protagonista bagilaren 9an. Splinters, Signatures eta Journeys filmak ikusi ahal izango dira bertan.

Bagilaren 10ean, Kantabriatik Kadizera: gure kostaldeko 2 pasarte, Artisautza: shaperrak, surf artisauak eta Gure surf munduaren ikuspegi artistikoa izango dira zinema programazinoa osotuko daben emonaldiak. Gauez, Egia auzoan dagoan Gazteszena aretoan La Femme, Los Punsetes, Soft Circle, Dj Zethor eta Johan Waldenen musika proposamenaz gozetako aukerea egongo da.

Surfaria! Ohiko surf transhumantzia-ibilbidetik urrutirako bidaiak, Stab session: surf aurrerakoienagaz bat! eta Berotegi lokala! izango dira bagilaren 11an egingo diran zinema proiekzinoak. Gauez, El Nota, Edredón, El Guincho eta Jorge Moreira izango dira zuzenean Gazteszena aretoan. Emonaldi hau Gazteak babestuta egongo da.

Amaitzeko, bagilaren 12an, Neskak Uretara!! (Leave a message eta First love) proiekzinoak eta Txileko (De sol a sol) zein Australiako (Way of the Ocean: Australia) olatuei buruzko emonaldiak eskainiko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu