Arriagak Antzokiak eta Aukeran konpainiak 'Burnia' ikuskizuna estreinauko dabe bagilaren 9an

Bizkaie! 2011-06-08 11:20   Kulturea

Bilboko Arriaga Antzokiak eta Aukeran jantza-konpainiak Burnia ikuskizuna sortu dabe alkarregaz. Lanaren estreinaldia Arriagan bertan izango da, bagilaren 9an, 20:00etan, eta hilaren 10ean eta 11n be emonaldiak eskainiko ditue. Burnia Arriaga Antzokiaren orain arteko bigarren jantza-produkzinoa da.

Bilboko Arriaga Antzokiak eta Aukeran jantza-konpainiak Burnia ikuskizuna sortu dabe alkarregaz. Lanaren estreinaldia Arriagan bertan izango da, bagilaren 9an, 20:00etan, eta hilaren 10ean eta 11n be emonaldiak eskainiko ditue. Burnia Arriaga Antzokiaren orain arteko bigarren jantza-produkzinoa da; lehenengoa, Pobres bestias lana izan zan, 2009an.

Arriaga Antzokiak eta Aukeran jantza-konpainiak hiru euskal sortzaileren laguntzea euki dabe proiektu honetan: Edu Muruamendiaraz, zuzendaritzearen eta koreografiaren arduraduna izan da; Unai Elorriaga idazlea, gidoi originalaren egilea; eta, Fernando Velazquez El Orfanato filmako soinu-bandearen egilea, laneko musikearen sortzailea. Lan barritzailea da, ahalegin handia egin dogu, azaldu dabe.

Burnia Bilboko Udal Musika Bandearen parte-hartzea izan dauen lehenengo produkzinoa da, eta Juan Jose Ocon donostiarra izango dau zuzendari. Carlos Roo eszena-zuzendaria da eta Daniel Bianco eszenografiaren sortzailea izan da.

Ander Errasti, Naikari Galarraga, Ioritz Galarraga, Ane Anza, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Aritz Iglesias, Nerea Gurrutxaga, Martin Barandiaran eta Helis Legorburu dira Burnia obrako jantzariak. Burdinaren eta metal horrek euskal ekonomian izan duen garrantziaren aldeko omenaldi berezia da Burnia, jantzan oinarritua.

Aukeran konpainia 1997. urtean sortu zan, Donostian. Taldeak jatorri tradizionaleko jantza ikuskizunak egiten ditu. Jantza tradizionalaren egiturak aldatu, eta koreografiei jantza garaikidearen osogaiak gehitzen deutsaz. Aukeranek azkenengo hiru lanak Arriagan estreinau ditu: Izena duen guztia omen da, Bideak eta Gernika eta Burnia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa