Makina bat ekitaldi antolatu ditue Berrizeko Kulturen Arteko Jaian
2011-06-08 13:15 jardunaldiakKultura Arteko Jaia egingo dabe Berrizen, domekan, bagilaren 12an. Jaia Learreta Markina ikastetxean egingo da, 12:00etatik aurrera. Aurtengoa seigarren edizinoa da.
Kultura Arteko Jaia egingo dabe Berrizen, domekan, bagilaren 12an. Jaia Learreta Markina ikastetxean egingo da, 12:00etatik aurrera. Aurtengoa seigarren edizinoa da.
Berrizen kultura desbardinetako hainbat persona bizi dirala kontuan hartuta, alkar ezagutu eta hartu-emonetan ipinteko jai aproposa izango da domekako topaketea. Errumania, Maroko, Sahara, Txile eta Senegaleko kulturea eta ohiturak ezagutzeko aukera ederra egongo da makina bat jardueraren bitartez. Aurten, Berrizko senegaldarren taldea kultura arteko jaia antolatzeko batzordean ibili da lanean.
Tailerrak Learreta Markina ikastetxean egingo dira; henna, trentza eta txapa tailerrak antolatu ditue, hain zuzen be. Txileko Millantu folklore-taldeak Pazko Uharteko jantzak erakutsiko ditue.
Ekimenak helburu nagusi bi ditu: alde batetik, immigrazinoaren inguruan herritarrak sentiberatzea; eta bestetik, kultura desbardinetako personen arteko harremanak bultzatzea, alkarregaz antolatutako ekintzak indartuz eta kultura arteko esperientziak trukatuz. Jaiaren antolatzaileek nabarmendu dabenez, herritarrei etorkinen esperientziak ezagutzeko espazio bat eskainiko gura dabe, eta holan kulturen arteko komunikazinoa erraztea.
Horrez gan, gastronomia-tailerren hainbat herrialdetako janarioa probau ahal izango dira. Bazkariaren ostean, musika eta jantza emonaldiak eskainiko ditue. Kultura Arteko Jaiko beste urte batzuetako argazkien erakusketea be ikusgai egongo da domekan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!