Aurtengo Kameratoia ikus-entzunezko rallya Uribe Kostan egingo da

Bizkaie! 2011-06-08 18:01   Barriak

Azkenengo sei urteotan lez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera. Izena emoteko epea bagilaren 24an amaituko da.

Azkenengo sei urteotan lez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera. Lehiaketearen helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Izena emoteko epea bagilaren 24an amaituko da.

Parte-hartzaileek bost eguneko epea dabe ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabau, edizino lana burutu eta jentaurrean aurkezteko, beti be antolakuntzeak ipinitako gaia eta ezaugarriak kontuan hartuta. Kameratoilariek garagarrilaren 9an izango dabe lehenengo hitzordua, Urdulizeko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta irudien zerrendea danek batera jasoteko.

Momentu horretatik bost eguneko epea eukiko dabe kameratoilariek bideoa pentsau, egin eta aurkezteko. Asko jota garagarrilaren14an aurkeztu beharko ditue bideoak, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizinoetan lez, epaileek hiru sari emongo ditue, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Behin epaimahaiak erabagia hartuta, lehiakideek beste hitzordu bat izango dabe, garagarrilaren 23an Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean. Orduko horretan sortutako lan guztiak ikusteko aukerea izango da, eta irabazleen izenak jakinarazoko dira.

Topaguneko arduradunek adirazo dabenez, aurreko edizinoetan Eibarren, Aiaraldean, Elgetan, Donostian, Bermeon eta Ermuan parte hartu eben gazteek argi itxi eben gazte euskaldunen artean badagoela hori eta gehiago be egiteko irudimena eta gaitasuna. Holan erakusten dabe urtez urte teknika zein eduki aldetik hobetuz doazen lanak, azaldu dabe.

Parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: gazte euskalduna izatea (lanak euskeraz aurkeztu behar dira-eta), bideoa egite kamarea, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea, eta bagilaren 24a baino lehen izena emotea.

Sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu — Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Eduki kulturalak erabilteko lizentzia horrek, copyright ezagunak ez bezela, sormen lanen zabalkundea errazten dau, baimena ematen dau-eta nahi dauen edozeinek edukiok zabaldu, berrerabili eta horreetan oinarrituta lan barriak sortzeko. Topaguneak berak aukera hori erabili dau du azken urteetan, eta Kameratoian sortutako hainbat bideo herriz herri doan Laburbira film laburren zirkuituan erakutsi ditu

Kameratoiak webgunea dauka: www.kameratoia.com. Gunean lehiaketearen oinarriak, aurreko edizinoetako lanak, izena emoteko aukerea eta beste hainbat jakingarri dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu