Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Sariaren Ohorezko Aitamena
2011-06-09 13:52 sariak-autortzakMiren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 23. edizinoko Ohorezko Aitamena. Sarien banaketea garagarrilaren 2an izango da, Andoianeko Bastero Kulturgunean. Ohorezko aitamenen barri emon bada be, garagarrilera arte ez dogu aurtengo saridunen izenik jakingo.
Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 23. edizinoko Ohorezko Aitamena. Sarien banaketea garagarrilaren 2an izango da, Andoianeko Bastero Kulturgunean. Ohorezko aitamenen barri emon bada be, garagarrilera arte ez dogu aurtengo saridunen izenik jakingo.
Miren Jone Azurza Zeruko Argia barriztuaren zuzendari izan zan 1969tik 1975era eta Ignazio Arregi Loiolako Herri Irratiko esataria, 1965etik aurrera. Horrezaz gan, Arregi Eusko Irratiaren lehenengo zuzendaria izan zan, 1982tik 1985era arte.
Ohorezko Aitamena euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diran erakunde, ekimen eta personei emoten jake. Epaimahaiak aho batez erabagi dau aitamena Azurza eta Arregiri egitea: Biak izan dira euskerazko kazetaritza modernoaren zutoinak prensa idatzian eta irratigintzan.
Edizino honetako sariduna aukeratzeko 2010eko maiatzaren 15etik 2011ko maiatzaren 15era bitarteko kazetaritza-lanak izango ditu kontuan epaimahaiak. Ohorezko Aitamenagaz batera, beste lau sari emongo ditue garagarrilaren 2an: Sari Nagusia, Epaimahaiaren Sari Berezia, Kazetari Barria eta Aitamen Berezia.
Alazne Aiestaranek, Allande Boutinek, Odile Kruzetak, Joxe Rojasek eta Arantxa Urretabizkaiak osotu dabe epaimahaia. Idazkari lanetan Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradun Patxi Baztarrika ibili da, eta mahaiburua Andoaingo alkate Estanis Amutxastegi eta bere ordezko Petri Romero zinegotzia izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!