Metal doinuak nagusi Kalte laukotearen bigarren diskoan
2011-06-09 12:44 MusikeaUsansoloko Kalte taldeak izen bereko diskoa kaleratu barri dau; metal doinudun hamabi kanta indartsuz osotuta. Laukotearen bigarren hau diskoau TNT estudioan grabau dabe, Cesar Rodriguezen esanetara.
Usansoloko Kalte taldeak izen bereko diskoa kaleratu barri dau; metal doinudun hamabi kanta indartsuz osotuta. Laukotearen bigarren hau diskoau TNT estudioan grabau dabe, Cesar Rodriguezen esanetara.
Kalte taldea lau kidek osotzen dabe: Jonathan (ahotsa), Igor Diez (gitarrea), Imanol (baxua) eta Alex Alonso (bateria). Proiektua 2000 urtean sortu zan, eta handik urte bira Tortura izeneko maketea atara eben. Metal sendoa eta indartsua, eta ahots garbiak ziran lanaren osogai nagusiak, taldekieek eurek azaltzen dabenez. 2008an laukoteak lehenengo diskoa kaleratu eban, Larrosik gabeko bidea, Baga-biga diskoetxeagaz. Eboluzinoa nabarmena izan zan -gogoratzen dabe-, riff indartsuak sartu genduazan eta melodiari leku handiagoa emon eutsagun.
Taldearen bigarren diskoa da atara barri daben Kalte. Bai musikan bai ahotsean pausu handia emon dabela autortu dabe Usansolokoek. Diskoaren produkzinoan moldaketa elektronikoak nabari dira. Aurrekoetan baino abiadura handiagoko kantak sortu ditu taldeak, baina baladak be egin ditue. Kolaborazino bi be euki ditue, Esti Clarisse, Azken hitza abestian, eta Miriam de Prado, Segundu bat-en.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!