Elias Amezaga idazlea omenduko dau Amumak alkarteak

Bizkaie! 2011-04-08 16:39   sariak-autortzak

Getxoko Amumak alkarteak Elias Amezaga idazlea omenduko dau apirilaren 13an. Omenaldian, alkarteko presidente Juan Carlos Perezek Iñaki Anasagastik bialdutako idatzia irakurriko dau eta Ildefonso Arriola umetako lagunak berbaldia eskainiko dau. Horrezaz gan, ekitakldian I. Elias Amezaga saria emongo dabe.

Getxoko Amumak alkarteak Elias Amezaga idazlea omenduko dau apirilaren 13an. Omenaldian, alkarteko presidente Juan Carlos Perezek Iñaki Anasagastik bialdutako idatzia irakurriko dau eta Ildefonso Arriola umetako lagunak berbaldia eskainiko dau. Horrezaz gan, ekitakldian I. Elias Amezaga saria emongo dabe.

Elias Amezaga Bilbon jaio zan, 1921eko abuztuaren 9an. Urte askoan Getxoko Andra Marin bizi izan zan. Hirurogei liburutik gora argitaratu zituan. Danetarik idatzi eban; eszenografia, narrazinoa, kritikea, saiakerea, eritxi artikulua, gutun-liburua, historia, happeninga, eleberria, alegia, poesia, biografia, kazetaritzea, eta abar. Artikulu ugari idatzi zituan, hainbat egunkaritan, besteak beste: Hierro, Hoja del lunes, La Gaceta del Norte, Diario Vasco, el Periódico de Álava, Egin, Gara eta El Mundo del País Vasco.

La Voz de Asturias egunkarian antzerkilari buruz idatziz hasi eban ibilbide oparoa. Antzerkigilea be izan zan. Bilboko Arriaga Antzokian Rosalinda enperatriza estreinau eban. Egile ezagunen antzezlanak itzuli zituan, esaterako, Bertolt Brecht, Maurice Druon eta Michel de Ghelderoderen lanak. 70eko hamarkadan, Autores Vascos izenburuko liburuetan, hainbat egileren barri emon eban.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Batzordeak bazkide emeritu izentau eban 1996an. 2001ean, Bilboko udaletxeko Arabiar aretoan omendu zuten, Carmelo Bernaola eta Angel Ortiz Alfaugaz batera. Handik urte bira, SGAEk omenaldia egin eutson Donostian. Urte berean, Manuel Lekuona Saria jaso eban.

Elias Amezaga Getxon hil zan, 2008ko apirilaren 13an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu