In a Better World

Karolina Almagia 2011-04-12 12:52   Zinema kritikak

Pelikulearen amaierea apur bat artifiziala da. Dana dala, amaiera zoriontsua eukiko ez baleu Film Atzerritar Onenaren Oscar saria jasoko ete eban? Pentsetan dot ezetz.

- Zuzendaria: Susanne Bier
- Karteldegian: En un mundo mejor
- Interpreteak: Mikael Persbrandt, Trine Dyrholm, Ulrich Thomsen, William Jøhnk Nielsen, Markus Rygaard, Wil Johnson, Eddie Kihani, Emily Mglaya, Gabriel Muli, June Waweru
- Gidoia: Anders Thomas Jensen, Susanne Bier
- Produkzino-etxeak: Danmarks Radio (DR), Sveriges Television (SVT), Det Danske Filminstitut, Memfis Film, Media, Zentropa Productions, Film i Väst, Zentropa International, Nordisk Film- & TV-Fond, Film Fyn, Swedish Film Institute, Trollhättan Film AB.
- Herrialdea: Suedia, Danimarka
- Iraupena:119 min.
- Generoa:Dramea


Guraso eta seme-alaben arteko hartu-emonak eta gizarteko maila guztietan topetan doguzan bortizkeria dira In a Better World pelikulearen gai nagusiak. Pertsonaia nagusia medikua da, eta Danimarka eta Afrika artean bizi da. Semea Danimarkan dago, eta eskolan bullynga sufriduten dau. Afrikan, barriz, miseria, injustizia eta gaixotasunak ikusten ditu egunero. Herrialde bietan indarkeria da nagusi, nahiz eta maila eta modu oso desbardinetan izan.

Beraz, Susanne Bier zuzendariak erakusten deuskunez, ez dago toki idilikorik munduan. Baina, hori baino askoz gehiago esaten dau film hunkigarri honek; umezaroa ez dala idealizauta daukagun garai zoriontsu hori, hain zuzen be. Umeek sufridu egiten dabe, nahiz eta nagusiok gehienetan ez garan konturatzen. Ume 'ahulek' ume 'indartsuen' menpekotasuna jasaten dabe. Mendeku nahia gu baino handiagoa da. Eta abar, eta abar. Hori dana ondo kontauta eta ondo interpretauta, tensioz betetako hari narratiboaren bitartez aurkeztu dau Bier-ek.

Traba batzuk ikusten deutsadaz, baina, pelikuleari. Bat, batzuetan erakusten dauan mezua apur bat konserbadorea da: adibidez, bikote edo ezkontzearen aldeko aldarrikapena egiten danean. Eta beste bat, amaiera apur bat artifiziala da. Dana dala, amaiera zoriontsua eukiko ez baleu Film Atzerritar Onenaren Oscar saria jasoko ete eban? Pentsetan dot ezetz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu