'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-04-11 15:56   Kulturea

Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.

Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte. Aurkezpenean Richard Armstrong Solomon R. Guggenheim Foundation-eko zuzendaria, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendaria, Luis Carlos Martínez Fundación Iberdrola-ko zuzendaria eta Nancy Spector erakusketearen komisarioa egon dira.

Bildumearen oinarria 1980ko eta 1990eko hamarkadetako lanak dira, izen handiko artistenak, ganera: Louise Bourgeois, Robert Gober, Mike Kelley, Martin Kippenberger, Paul McCarthy, Annette Messager eta Kiki Smith. Dana dala, artista gazteen proiektuak be ikusgai dagoz bilduman, esaterako, Paul Chan, Guyton\Walker, Nate Lowman eta Wangechi Muturen lanak. Holan, bisitariak azkenengo hamarkadetako artearen barri eukiko dau.

Erakusketearen izenburua Nikos Kazantzakis (1883—1957) filosofo greziarraren idatzietatatik hartu dabe; izan be, haren pentsamenduak eragin handia euki dau Dimitris Daskalopoulos bildumagilearen jardunean. Kazantzakisen arabera, bizitzea bitarte argitsu bat da, eta tarte horretan hondamendia eta gainbehera beharrezkoak dira, edozer gauza sortu eta barriztau daiten. Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection-ek itxaropena eta etsipena ikertzen ditu, eta kontuan hartzen ditu alienazinoa, trauman, giza gorputza eta kultura-identidadea kontzeptuak.

Erakusketeak gaur egungo bizitzearen hainbat alderdi erakusten ditu; horregaitik, artelanetako askok gizartearen ardurei eta gatazkei aurre egiten deutsie. Guggenheimen ikusgai dagozan lan ugarik oinarri dabe egoera geopolitiko edo sozial jakin bat.

D.Daskalopoulos Collection-en neurri handiko hainbat artelan dago, berbarako, Thomas Hirschhorn-en Cavemanman (2002) lana, kartoiz eta zinta itsaskorraz eregia; Annette Messager-en Dépendance/Indépendance (1995) lana, bihotz itxurakoa; Wangechi Mutu-ren Exhuming Gluttony, (2006/11), kapitalismo garaiko gehiegikerien eszena barrokoa; eta John Bock-en Palms (2007), baliabide ugariko paisaia.

Aitatutako artelanok agirian ixten daben ingurune konplexu eta kaotikoa orekatzeko bestelako lanak be badagoz ikusgai, geometria zurruneko ondoko eskultura honeek, hain zuzen be: Mona Hatoum-en Current Disturbance (1996) izeneko kubo elektrifikatua; Kendell Geers-en Akropolis Now (2004) burdin harizko sarea; eta Damien Hirst-en beira-kaxa hutsa eta medikuntza tresnetarako eta botiketarako armairua, The Asthmatic Escaped (1992) eta The Lovers (The Spontaneous Lovers ) (The Committed Lovers ) (The Detached Lovers ) (The Compromising Lovers ).

Dimitris Daskalopoulos Atenasen bizi da, eta munduko bilduma garrantzitsuenetakoa batu dau, 170 egileren 400 lan baino gehiago dituana. Azkenengo hamabost urteotan, lanotako 140 baino gehiago maileguan itxi ditu Europa eta AEBetako museoetan. Bildumeak garrantzi berezia emoten deutse neurri handiko instalazinoei eta eskulturei, eta zinemari eta bideoari bere bai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu