The tree

Karolina Almagia 2011-06-22 12:43   Zinema kritikak

Deja vú sensazinoa ixten dau, ez dau beteten, nahiz eta ume protagonistea oso erakargarri eta maitakor agiri. Dana dala, badira eszena ederrak The tree lanean, berbarako, neskatoa itsaspean dagoala marmoka bat topetan dauenean.

- Zuzendaria: Julie Bertuccelli.
- Interpreteak: Charlotte Gainsbourg, Marton Csokas,Morgana Davies, Aden Young, Gillian Jones, Christian Bayers.
- Gidoia: Julie Bertuccelli, Judy Pascoeren eleberria oinarri.
- Musikea: Grégoire Hetzel.
- Herrialdeak: Frantzia eta Australia.
- Iraupena: 102 minutu.
Generoa: Dramea.

Peter, Dawn eta lau seme-alabak familia idilikoa dira. Australiako paraje eder batean bizi dira, euren amesetako etxean, zuhaitz handi baten ondoan. Baina pelikulea hasi eta minutu gitxira, irudi ideala apurtu egiten da. Peter senarra bihotzekoak jota hil, eta familiak orekea galtzen dau. Dawn emaztea lur jota dago; Simone alaba txikiak be nahiko sufriduten dau. Biek sentiduten dabe aitaren presentzia ondoan daben zuhaitzean, eta horregaz trankilduten dira. Holan, arbolea protagonista bihurtzen da pelikulan.

Zeozertan huts egiten dau zuzendariak istorioa kontetean. Batzuetan ikusleak negar eginarazoteko idatzitako gidoia dala emoten dau; eta beste batzuetan, ostera, hotz geratzen gara. Istorioak metaforikoa izan gura dau batzuetan, baina aurrerago guztiz narratiboa bueltatzen da. Pelikulea labur geratzen da, geza eta motel. Déjà vu sensazinoa ixten dau, ez dau beteten, nahiz eta ume protagonistea oso erakargarri eta maitakor agiri. Dana dala, badira eszena ederrak The tree lanean, berbarako, neskatoa itsaspean dagoala marmoka bat topetan dauenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu