Artez Blai alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Saria antolatu dau

Bizkaie! 2011-06-22 17:21   Kulturea

Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Sariaren deialdia egin dau. Arte eszenikoen ikerketea eta ikasketak sustatzea da Artez Blairen helburuetako bat; horregaitik sortu eban ikerketa saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.

Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Sariaren deialdia egin dau. Arte eszenikoen ikerketea eta ikasketak sustatzea da Artez Blairen helburuetako bat; horregaitik sortu eban ikerketa saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.

Edozein herrialdetako egilek parte hartu leikie. Arte eszenikoen edozein disziplinagaz lotutako ikerketa, azterketa, teoria edo praktika-proposamen, saiakera edo kritika izan, aurkeztu daiteke. Ikerketa-arloari jagokonez, antzerkia, jantzea, zirkua, magia eta abar landu daitekez, maila artistikoan, teknikoan edo kudeaketakoan.

Lanak originalak izan behar dabe, euskeraz edo gaztelaniaz. Ganera, argitaratu bakoak izan beharko dabe, ez zatika ez euskarri digitalean ezta unibersidade arloan be. Argitaratzear dagozanak be ez dira onartuko.

Testuak jasoteko epea irailaren 20an amaituko da. Lanak Artez Blai Kultur Elkartera (Aretxaga 8. 48003 Bilbao) bialdu beharko dira, edo artez@artezblai.com helbide elektronikora. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu, eta testua Artezblai argitaletxearen Teoría y práctica atalean argitaratu da.

Aurreko urteetako irabazleak dira: Denis Rafter irlandarra, Hamlet en España beharrari esker; Zulai Macias Osorno mexikarraren El poder silencioso de la experiencia corporal en la danza contemporánea; eta Borja Ruiz bilbotarraren El arte del actor en el siglo XX-Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu