Kirmen Uribe Kolonbiara konbidau dabe

Bizkaie! 2011-06-28 14:21   jardunaldiak

Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazinoarteko Poesia Jaialdira konbidatua izan da. Aurtengo edizinoa garagarrilaren 2tik 10era izango da. Idazle ondarroarrak lau irakurraldi egingo ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekaz batera.

Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazinoarteko Poesia Jaialdira konbidatua izan da. Aurtengo edizinoa garagarrilaren 2tik 10era izango da. Idazle ondarroarrak lau irakurraldi egingo ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekaz batera, besteak beste, Jack Hirschman (AEB), AgnetaFalk (Suedia), Raphael Urweider (Suitza), ShailjaPatel (Kenia), Louis-Philippe Dalembert (Haiti), Philip Hammial (Australia) edo JidiMajia (Txina) olerkariakaz batera.

Horrezaz gan, errezital bat be emongo dau Oriol Caro musikari kolonbiarrak lagunduta Bogotako R-101 antzokian. Medellingo Nazinoarteko Poesia Jaialdia mundu mailako jaialdirik garrantzitsuenetakoa da eta milaka entzule hurreratzen dira bertara poemak entzutera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu