Abian dira UEUko 39. Udako Ikastaroak Eibarren, 'Udako ikastaroak murgildu' lemapean
2011-06-27 12:29 jardunaldiakGaur hasi dira UEUko 39. udako ikastaroak Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako ikastaroak murgildu lemapean. Bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean, hogeita hamabost ikastaro eskainio ditue Eibarreko ikastetxe nagusian, Baionako IUT unibersidadean eta Iruñeako Jaso ikastolan.
Gaur hasi dira UEUko 39. udako ikastaroak Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako ikastaroak murgildu lemapean. Bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean, hogeita hamabost ikastaro eskainio ditue Eibarreko ikastetxe nagusian, Baionako IUT unibersidadean eta Iruñeako Jaso ikastolan.
Lehenengo aste honetan, Eibarren egingo dira ikastaroak, hain zuzen be, bost izango dira. Ondoko honeek dira ikastaroak: Ingeniaritza eta Teknologia arloko 3D grafikoak Blender erabiliz, Itzulpengintzako Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT, Pedagogiaren ganeko Proiektuak eraikitzen eta Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko, eta Psikologiako Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera.
Eibarreko eskolen ostean, garagarrilaren 4tik 6ra Baionan izango dira, eta Iruñean, 8tik 20ra. Baionan ondoko ikastaroak eskainiko ditue: Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak; Papiroflexia matematikan: ikasketa kinestesikoa; Clown ikastaroa; Euzkadi euzkotarron aberria da?: Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran; Bileren dinamizazioa; Irakaslea eszenan; eta, Haur-literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan.
Iruñean, barriz, honeek izango dira: Laugarren Mundua. Herri indigenen nazioarteko ahalegina burujabetasunaren alde; Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu; Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra; Guraso/hezitzaileen eta haurren arteko elkar-ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaiak eta mehatxuak ekiditen; Sexuen esanahia eta esan nahia; Oreka emozionalerako terapia naturalak; Trantsizioak: petrolioarekiko dependentziatik haratago; Grafologiarako sarrera; Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak; Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua; Yoga-teknikak irakasle eta ikasleentzat; eta, Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTeX-en bidez.
Informazino gehiago eta matrikulea egiteko: www.ueu.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!