Mikel Markez kantaria disko barria grabetan dabil egunotan

Bizkaie! 2011-06-28 15:36   Musikea

Mikel Markez musikari errenteriarra disko barria atontzen dabil. Udagoienerako prest eukiko dauela jakinarazo dau, izan be hasi da grabazino saioak egiten Elkar estudioan.

Mikel Markez musikari errenteriarra disko barria atontzen dabil. Udagoienerako prest eukiko dauela jakinarazo dau, izan be hasi da grabazino saioak egiten Elkar estudioan.

Hiri hartan izan zen izena eukiko dau lan barriak, eta danetara hamar kanta izango ditu. Jean Phocasen zuzendaritzapean, grabazinoarean lehenengo pausuak emoten dabil Markez. Kantariaren ahots eta gitarreaz gan, beste osogai batzuk be izango ditu diskoak, hain zuzen be, Eduardo Branzano (gitarrea), Pello Ramirez (txeloa eta akordeoia), Arkaitz Miner (biolina) eta Iñaki Salvadorren (pianoa) laguntzinoa euki dau.

Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kantariak eta Uxue Alberdi bertsolariak be parte hartu dabe Mikel Markezen lan barrian. Daborduko estudioan izan dira biak ahotsak sartzen.

Mikel Markezen (Errenteria, 1971) lehenengo diskoa ... eta etorri egin zait... izan zan, 1991ean; ordutik hainbat lan kaleratu ditu, Oroitzapenak oparitzen ditut (1993), Zertarako mugak jarri (1995), Kantu erotikoak (1997), Dena hankaz gora (1999), Tribuaren hitz galduak (1999), Erabil nazazu (2004) eta Zure begiek, bilduma 1988-2008 (2008).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu