José Castiellaren eta Alvaro Gilen 'Flúor' erakusketea, Bizkaiko Batzar Nagusietan
2011-06-16 12:23 KultureaJosé Castiellaren eta Alvaro Gilen Flúor izenburuko erakusketea zabaldu barri dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan (Hurtado de Amezaga, 6). Lanak erakusketa honetarako beren-beregi egin ditue, Daniel Tamayo irakasle eta artistearen gidaritzapean.
José Castiellaren eta Alvaro Gilen Flúor izenburuko erakusketea zabaldu barri dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan (Hurtado de Amezaga, 6). Lanak erakusketa honetarako beren-beregi egin ditue, Daniel Tamayo irakasle eta artistearen gidaritzapean.
Castiellak eta Gilenek alkarregaz sortu ditue piezak. Daniel Tamayok azaldu dauen legez, bilduma honetan bi personalidade eta artea egiteko bi modu alkartu dira, baina jakingura estetiko eta ideologiko aldetik oso antzekoak dira. Flúor berbea latinetik dator; latinez, fluere da, eta jariatu esan gura dau. Hori da artistak biek alkarregaz egindako lanari ipini deutsien izenburua.
Erakusketea UPV/EHUko Pintura Sailak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatutako hitzarmenari esker antolatu da. Arte Holan, Eder Fakultadeko zortzi ikaslek lau erakusketa egingo ditue urtean. Aldi bakotxean ikasle biren lanak egongo dira ikusgai, beti be Pintura Saileko irakasle baten babesagaz. Lehenengo erakusketea María Cortinak eta Jon Martínek egin eben, maiatzean, eta hurrengoak (Flúoren ostean) urrian eta abenduan izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!