Kantauri aldeko folk onena batuko dau Mendebala jaialdiak Sopuertan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-15 15:43   Musikea

Mendebala jaialdiak aurten be Kantauri aldeko folk musikarik onena batuko dau Sopuertan. Hitzordua garagarrilaren 1ean eta 2an izango da, Santa Anako zelaian. Aurtengoa festibalaren hamargarren edizinoa da.

Mendebala jaialdiak aurten be Kantauri aldeko folk musikarik onena batuko dau Sopuertan. Hitzordua garagarrilaren 1ean eta 2an izango da, Santa Anako zelaian. Aurtengoa festibalaren hamargarren edizinoa da.

Momentu berezia dala esan dau Santi Rodriguez koordinatzaileak, jaialdiaren aurkezpenean. Hamarkada bat bete dogu, eta gaur egun ez da erraza holango ekimenek ibilbide luzea izatea. Pozgarria da guretzat, eta animo asko emoten deuskuz aurrera egiteko, ganeratu dau.

Garagarrilarean 1ean, musika irlandarra egiten dauen Seafóid taldeak hasiko dau aurtengo Mendebala. Jaialdiko bosgarren maketa lehiaketea irabazi eban Ermua eta Eibarreko taldeak, eta orain euren musikea aurkezteko aukerea eukiko dabe Sopuertan. Rodriguezek aurreratu dauenez, boskoteak Getxoko Folk Jaialdian be joko du, irailaren 9an.

Galiziako Mercedes Peón eta Mungiako Itziarren Semeak taldea festibaleko lehenengo egunean izango dira. Mercedes Peónek errepetidu egingo dau Mendebalan. Jente askok eskatu deusku, eta barriro be ekartea pentsau genduan, argitu dau jaialdiako koordinatzaileak.

Itziarren Semeak taldearen oinarria RRV (Rock Radical Vasco) da, eta ska, punk, hardcore eta reggae musikea nahasten dabe. Halanda be, Euskal Herriko tresnak erabilten ditue, batez be txalapartea, txirulea eta Nafarroako gaitea. Asko gustetan jaku zelan sartu dituen bertako tresnak euren kantetan, eta ganera Mendebalarako emonaldi berezi bat preparauko dabe, azaldu dau Rodriguezek.

Lau taldek joko dabe garagarrilaren 2an: Mielotxin (Euskal Herria), Celtas Cortos (Gaztela), Goulamas-k (Okzitania) eta Skontra (Asturias). Mielotxinek III. Mendebala Maketa Lehiaketea irabazi eban; orduan Almadieru diskoa argitaratu eben jaialdiaren zigiluagaz (MDSK), eta aurten lan barria aurkeztuko dabe, Cuando la beharra obliga, hau be Mendebalaren eskutik.

Celtas Cortos orain hiru urte izan zan Sopuertan, baina ikusleen eskaerak kontuan hartuta antolatzaileek barriz deitu deutsie. Introversiones behar barria aurkeztuko dabe.

Goulams-k seikoteak musika bitzia egiten dau, tronpeta eta bateriekaz batera, esku-soinua, graille-a (oboe tradizionala) eta sac de gemecs dalakoa erabilten ditue. Skontrak punka, ska eta hardcorea egiten ditu, baina Astiariaseko gaitea edo flautea ahaztu barik.

Hamargarren Mendebala trantsizino sasoia izango dala nabarmendu dau Santi Rodriguezek, izan be aldaketa batzuk egiteko asmoz dabilz antolatzaileak. Jaialdia zabaldu gura dogu, eta Kantauri aldeko folkari urrunagoko doinuak gehitu, baina lar urrundu barik. Asmo horren erakusgarri da aurten Okzitaniako Goulams-k ekartea, azaldu dau. Oraindino erabagirik ez dabe hartu, eta aldaketak zelan bideratu pentsetan dabilz.

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta artisautza azokea 20:00etatik egongo da zabalik. Emonaldi guztiak doban dira, akanpetako lekua bere bai. Mendebalak 85.000 euroko aurrekontu dauka; maketa lehiaketeak, barriz, 10.000 eurokoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu