Eskizofreniari aurrea hartu eta bere kabuz bizi nahi dauen gazte baten kasua azaltzen dau Agifesen azken bideoak

Bizkaie! 2011-06-15 15:42

Protagonistak dira Su Ta Gar musika taldeko lider Aitor Gorosabel eta Xabi Sarasketa, eskizofrenia paranoidea dauen 27 urteko gaztea. Aspalditik ezagutzen dabe alkar, eta gaixotasunari aurre egin eta bizitza zoriontsu eta autonomoa eroateko egindako esfortzuez berba egiten deutso Xabik lagunari.

Agifes alkartearen Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu sentsibilizazino kanpaineak bide erdia egin dau honezkero bere seigarren bideoaren aurkezpenagaz. Protagonistak dira Su Ta Gar musika taldeko lider Aitor Gorosabel eta Xabi Sarasketa, eskizofrenia paranoidea dauen 27 urteko gaztea. Aspalditik ezagutzen dabe alkar, eta gaixotasunari aurre egin eta bizitza zoriontsu eta autonomoa eroateko egindako esfortzuez berba egiten deutso Xabik lagunari.

Buruko gaixotasuna daben personak eta senideak batzen dituan Gipuzkoako alkarteak hil honetan azpimarratu nahi dau holako gatxak dituen personek osasuna berreskuratzeko eta modu autonomoan funtzionetako gaitasuna dabela.

Xabi 20 urterekin diagnostikau eben, bere amaren gaixotasunari eta heriotzeari aurre egin behar izan eutson garaian. Drogak neurririk barik konsumiduten jardun eban, eta lau aldiz sartu eben psikiatrikoan. Egun, barriz, erabat egonkor dago: Nire bizitza barriagaz oso pozik nago. Oso argi daukat ez dodala inoiz gehiago konsumiduko, hori norbere burua suntsitzea baita, bizitza apurka-apurka kentzen joatea, dinotso Xabik Aitor Gorosabeli bideoan.

Xabik garbi eukan droga gehiegi hartzen daben gazteak ohartarazo nahi zituala, ikus-entzunezko honek emoten eutson aukerea aprobetxauta, toxiko horreek eragiten dituen arriskuak azalduz.

Orain hilebete gitxi, aitaren etxea itxi eta Agifesek kudeatzen dauen zaintzapeko etxebizitza batera joan zan bizitera gazte eibartar hau. Beste sei pisukide ditu orain eta euren arteko hartu-emonak bikainak dira. Etxeko lanak egitea gustetan jako, eta musikeak asko laguntzen deutso. Haren berbetan, ezinbestekoa da musikea buruko gaixotasuna dabenentzat. Xabiren talde gustukoena Su Ta Gar da, bere kantak entzuteak momentu txarrenetan aurrera egiteko bultzadea emoten deutso.

Xabiren desio handiena bere kabuz biziteko pisu bat bilatzea da, noizbait neskalagun bategaz bizi ahal izateko edo bizitza normal bat egiteko. Eta lantxu bat lortzea be espero dot.

Eta zu orain ondo sentiduten zara, ezta? galdetzen deutso Xabiri Su Ta Garreko abeslari eta gitarristak

Akaso gaixotasunik ez dauen beste persona bat bezain ondo edo hobeto sentiduten naz orain. Adibidez, maitasuna, neskalaguna izatea, bizitzako momentu txikiak, lagun bategaz kafea hartzea, taberna batean egunkaria irakurtea…. Momentu horreek bikainak dira. Biziten jakin ezkero, oso polita da bizitza, erantzun dau Xabik.

Agifesek beste sei bideo grabauko ditu aurten, hilero bat. Holan, alkartearen helburua da gizarteari transmitidutea buruko gatxa daben personak ez dirala desbardinak ganerakoakaz konparauta, antzeko kezka eta helburuak dituela, eta garrantzitsua dala horreei entzutea, merezi dabelako.


Agifesi buruz

Agifes 1985ean sortu zan buruko gatxa daben personei eta beren senideei laguntzeko eta osasun mentalaren arazoak ezagutarazoteko helburuagaz. Egun, Agifesek mila bazkide inguru dituan arren, kolektibo zabalagoari eskaintzen deutso zerbitzua. Gipuzkoan hiru errehabilitazino psikosozialerako zentro kudeatzen ditu, Loiolan eta Benta Berrin (Donostia) eta Eibarren. Era berean, Donostian, Oiartzunen, Irunen, Eibarren, Zumarragan, Elgoibarren eta Legorretan zaintzapeko zortzi etxebizitza ditu. Gainera, Agifesek senitartekoentzako laguntza-taldeak eta taldeko terapiak ditu, eta etxez-etxeko eskuhartze programak, harrera eta orientazino programak, aisialdi programak eta aholkularitza juridikokoa eskaintzen ditu.


Bideoak deskargetako loturak:

- Kalidade ertaina (web):
http://www.megaupload.com/?d=GLMIEQFW
- Kalidade altua (telebista):
http://www.megaupload.com/?d=5MADPHNA

Azken buruan, kanpainearen seigarren bideoa ikusgai dago honezkero Agifesek Youtuben dauen kanalean eta alkartearen Facebook-eko profilaren bidez (Agifes Elkartea) be zabalduko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu