Bilboko Udal Musika Bandeak denporaldiko azkenengo kontzertua eskainiko dau gaur Arenelean

Bizkaie! 2011-06-17 11:45   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandeak, bagilaren 17an eskainiko dau udabarriko azkenengo kontzertua. Bandeak barikuro joten dau Arenaleko kioskoan, eta gaurkoa berezia izango da, izan be Udal Txistulari Bandeagaz joko dabe. Emonaldia 19:30ean hasiko da.

Joan dan astean Arriaga Antzokian Aukeran jantza konpainiagaz Burnia lanean parte hartu ostean, Bilboko Udal Musika Bandeak, bagilaren 17an eskainiko dau udabarriko azkenengo kontzertua. Bandeak barikuro joten dau Arenaleko kioskoan, eta gaurkoa berezia izango da, izan be Udal Txistulari Bandeagaz joko dabe. Emonaldia 19:30ean hasiko da.

Iñaki Urkizu bandearen zuzendariordeak gidatu dau kontzertua, eta errepertorio zabala eskainiko dau, pasadoblea, zarzuelea, operea eta abar. Emonaldiaren lehenengo zatian Pascual Marquinaren Cielo andaluz pasodoblea; Franz von Suppéren Pique dame operearen oberturea eta Manuel Fernández Caballeroren Los sobrinos del capitán Grant zarzuelea izango dira entzungai.

Bigarren zatia William Christopher Handy tronpetistearen Saint Louis blues march doinuekaz hasiko da. Eta ostean, Udal Txistularien Bandeak Eduardo de Gorosarriren Idiarena eta Txomin Mujikaren Zestoatik Bilbora obrak interpretauko ditue. Bonifacio Laskurain txistulari eta konposatzaileari eskainitako omenaldiagaz amaituko dabe kontzertua.

Arrastiko emonaldiaren ondoren, Bilboko Udal Bandeak etena egingo dau Aste Nagusira arte.

Kontzertuko egitaraua:

- Cielo andaluz (pasadoblea), Pascual Marquina
- Pique dame (oberturea), Franz von Suppé
- Los sobrinos del Capitán Grant, Manuel Fernández Caballero
- Saint Louis Blues March, William C. Handy
- Idiarena, Eduardo de Gorosarri / Mold. J. Mª Altuna
- Zestoatik Bilbora,Txomin Mujika
- Laskuraini omenaldia, A. Ibarrondo

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu