EHUko ikasleen ikus-entzunezko 100 sorkuntza ikusgai, Bilboko BBVA Fundazinoaren egoitzan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-17 15:37   Kulturea

EHUko Arte Eder Fakultadeak eta BBVA Fundazinoak XXIII. Ikus-entzunezko Erakusketea aurkeztu dabe Bilbon. Josu Rekalde katedradunak aukeratutako ia ehun lan batu ditue BBVAren San Nikolas plazako egoitzan. Erakusketea garagarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.

EHUko Arte Eder Fakultadeak eta BBVA Fundazinoak XXIII. Ikus-entzunezko Erakusketea aurkeztu dabe Bilbon. Josu Rekalde katedradunak aukeratutako ia ehun lan batu ditue BBVAren San Nikolas plazako egoitzan. Erakusketea garagarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.

XXIII. Ikus-entzunezko Erakusketearen aurkezpenean, Carmelo Garitaonandia EHUren Bizkaiko Campuseko erretoreordea, Josu Rekalde Arte Eder Fakultadeko dekanoa eta erakusketearen koordinatzailea, Lucía Viñuela BBVA Fundazinoko komunikazino zuzendariordea eta Sergio Prego artista konbidatua izan dira.

Erakusketeak lau atal nagusi ditu: multimedia instalazinoak, lan bidegrafikoak (bideo-sorkuntzak, animazinoak eta fikzinoak), argazkiak eta Sergio Prego multimedia artista eta Francisco López soinu-artista konbidatuei eskainitako espazioa.

Carmelo Garitaonandiaren esanetan, unibersidadea euskal gizarteari hurreratzea erabagi estrategikoa da. Enpresakaz eta korporazinoakaz hartu-emonak izatea be benetan da garrantzitsua, eta erakusketa honegaz, esaterako, helburu hori beteten dogu, ganeratu dau. EHU eta BBVAren arteko lankidetza honen asmo nagusia ikasleei euren proposamen artistikoak jentaurrean aurkezteko aukerea eskaintzea da.

Soinuari leku berezia emon jako erakusketan, Josu Rekaldek adierazo dauenez. Ikusmenari emon izan jako lehentasuna orain arte, eta soinua ez dogu kontuan hartu. EHUko ikasleek soinuaren inguruko ikastaroa egin dabe; soinua zelan jaso (soinua zelan gorde, euskarriak) eta soinua zelan landu (posprodukzinoa, soinua zelan eskaini). Esperientzia horretatik sortu dira Rekaldek aukeratutako obrak.

Sergio Prego eta Francisco López artistek ekimenean parte hartzeko proposamena jaso eben, eta gustora emon eben baiezkoa. Sergio Prego donostiarrak EHUn ikasi eban, baina hamabost urte daroaz New Yorken beharrean. Garrantzitsua da niretzat erakusketan parte hartzea. Kanpoan bizi arren, hartu-emon estua daukat Euskal Herriko artisten kolektiboagaz, azaldu dau. Sorkuntzarik barrienak ekarri ditu Bilbora, bideo eta argazkiekaz egindako proiektuak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu