Jon Kortazar: 'berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti'
2009-12-02 14:42 sariak-autortzakJon Kortazarrek eskerrak emonaz hasi dau berbaldia baina eskerrona adierazoteaz gan, harago joan da eta aurretik saria jaso dabenak gogoan hartu ditu. 'Nire lana euskal literatureari argia emotea izan da eta berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti, egilea eta irakurlea alkartu ezean, berbak airean galtzen baitira'.
Joxe Agirrek jarriko deutso txapela 2009ko irabazleari
2009-12-02 14:27 BertsolaritzeaAbenduaren 13an, domekan, Santa Luzia egunean jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala; 14.500 lagunentzat lekua egin da (orain dala lau urteko ekitaldian baino 1000 lagun gehiagorentzat) eta sarrerak orain egun batzuk agortu ziran, 'kultur adierazpide arrakastatsuaren seinale'.
Itoizek Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz eskainitako kontzertuen CD-DVDa kaleratu dabe
2009-12-02 12:49 MusikeaItoizek eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak alkarlanean abiarazotako ekimenaren azken txanpa aurkeztu dabe gaur Itoiz Suite CD-DVDaren argitalpenagaz. Lan horretan, orkestreak eta Itoizek bertsino sinfonikoan eskainitako kontzertuetako irudiak eta kantak jasoten dira eta, tarteka, Juan Mari Lazkano artistearen lanek borobiltasuna emoten deutse proiektuari.
Bandenlehia.com: euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzeko asmoz
2009-12-02 10:42 MusikeaEuskeraren Nazinoarteko Egunaren harian, Azkue Fundazinoak antolatuta, Bandenlehia.com txapelketearen finala abenduaren 4an izango da Bilboko Rock Star aretoan, 19:00etatik aurrera. Orduantxe jakingo da finalean diran lau taldeetatik( The Hysteria, Haxotx, Bertan Bera eta Hotsak Hezurretan) zeinek eroaten dau 2.000 euroko saria.
Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia Barakaldon eta Ibarrangelun
2009-12-01 17:10 KultureaAbenduaren 4tik 6ra bitartean, Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia egingo da Barakaldo Antzokian eta Ibarrangeluko frontoian. Aurten, Gaskoinako 'Los Desmonicaires', Portugaleteko 'Jirabiraka', Saint Vicent de Tyrosse-ko (Frantzia, Landak) 'Lous Crabots de Semisens' eta L'Escala-Gironako 'La Farandola' taldeek parte hartuko dabe. Saio guztiak dobanekoak izango dira.
Bertxoko'09 Sariketearen finala abenduaren 4an Aramaion
2009-12-01 13:50 BertsolaritzeaAnder Solozabalek, Jokin Labayenek, Mikel Artolak, Iñaki Viñasprek, Jone Uriak eta Enaitz Alustizak kantauko dabe finalean Manex Agirreren aginduetara. Hitzordua datorren zapatuan, abenduaren 4an dogu Aramaioko Iturrieta sagardotegian, 20:30etan.
Forulege, AVD-ZEAren Zuzenbide Zibilari buruzko webgunea abian
2009-12-01 11:02Forulege da Zuzenbidearen Euskal Akademiak euskal zuzenbide zibilari buruz garatu dauen datu-basea. Izatez, lehenengo ahalegina da, euskal zuzenbide zibilaren oinarrizko kontzeptuak plazaratzeko, informazinoaren teknologia barriak erabilita.
BFAk Bizkaia Kirolak 2009 Sariak banatu ditu
2009-12-01 10:54Sari horreek kirola egitea sustatu, zabaldu eta garatzeko lan egiten daben persona, entidade edo erakundeei emoten jakez. Sariak ohorezkoak dira -ez da dirurik emoten-.
'Apelliduak abizendu' kanpainea abiarazoko dabe Gernika-Lumon
2009-11-30 17:42 Euskerea berbagaiAbenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Euskera Zerbitzuak informazino-mahaiak iminiko ditu kalean eguenean bertan, abizenak zelan euskaldundu azalduko jake herritarrei. 'Oso erraza da, eta horretan lagundu gura dau Euskera Zerbitzuak, bakotxak bere izen-abizenak irakurteko dokumentu eta agirietan, identifikauta sentitzeko eran', azaldu dabe.
Bilboko hainbat taldek Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe Plaza Barrian eta Zazpi Kaleetan
2009-11-30 16:52 Euskerea berbagaiEHE, AEK, Zenbat Gara, Hau Pittu Hau, Altxaporrue, Abante, Algara, Tanttaka, Santutxuko Euskerearen Astea, Bilbo Hiria Irratia, Ibaizabal Telebista, Berbaizu eta Lizardi Mintza Taldea lako alkarteek zenbait ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko uriburuko Plaza Barrian eta Zazpi Kaleetan.
BFA, Bilboko Udala eta Azkue Fundazinoa Euskeraren Nazinoarteko Egunagaz bat
2009-11-30 14:51 Euskerea berbagai'Gazteen artean euskerea sustatu gura izan dogu, era natural batean, hau da, teknologia barrietan, sare sozialetan eta eurei gustetan jaken jarduera batean musikea erabiliz hain zuzen be. Euskereak benetan praktikoa izan gura badau gazteek erabili behar dabe eta horretarako teknologia barrietan egon behar da gazteak teknologoak diralako eta alkarregaz komuniketako zein aisialdirako teknologia barriak erabilten dituelako'.
'Kantatzen ez duen herria herri hila da' dokumentalak irabazi dau Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerearen Urrezko Antzarra
2009-11-30 14:22 BarriakAmateur mailan aurkeztutako lan batek irabazi dau Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari nagusia, Iban Gorriti kazetariak zuzenduriko 'Kantatzen ez duen herria herri hila da', 15 minutu inguruko film laburrak, hain zuzen be.
Aurtengo 'Giza Art' erakusketeak Hibai Agorria argazkilari profesionalaren 20 irudi erakutsiko ditu
2009-11-30 14:00 Kulturea'Emakumeek ekonomiari egindako ekarpena' izenburupean, Agorriaren helburuak bizkaitar guztiak emigrazinoaren fenomenoaz ohartarazotea eta emakumezko etorkinen lan esparruan egindako ekarpena goraipatzea dira. Mungia izango da erakusketa ibiltariaren lehenengo etapea eta, gero, Zallara, Abanto-Zierbenara, Sestaora, Leioara eta Gernika-Lumora ailegauko da.
Kafe Antzerkiaren XII. Jardunaldiak Ondarroan abenduaren 4tik 8ra
2009-11-30 13:17 KultureaEmonaldiak Ondarroako Udaleko Kultur arloak antolatu ditu antzezlanak hartuko dituen establezimenduen laguntzinoagaz, hau da, Basati, Maddi eta Mobby Dick tabernen eta Kafe Antzokiaren laguntzinoagaz. Sei saioetatik lau doban izango dira eta beste biak ikusi ahal izateko bi euroko sarrerea pagau beharko da.
Gari: 'kanta bakotxean, amiltegian behera bota dot neure burua'
2009-11-30 11:21 BarriketanMusikaria
'Wagah', alemaniar dokumentalak irabazi dau ZINEBI 51ko Sari Nagusia
2009-11-30 11:02Euskal zinemari jagokonez, Oriana Alcaineren eta Alejandra Marquezen '5 recuerdos' filma birritan izan da saritua. Batetik, Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso dau eta, bestetik, SGAE eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkartearen Sari Nagusia.
Finaleko ateetan sarritan parau danak kantauko dau BEC-en
2009-11-30 09:59 BertsolaritzeaAitor Sarriegi da falta zan azken finalistea. Aurreko finaletan ateetan parau ostean, lortu dau beasaindarrak. Belodromoko saioan 651,75 puntu batuta, Sustrai Colina be aurreratu dau sailkapenean.
Esne Zopak, iturrietatik edanez
2009-11-27 15:43 MusikeaAsteon plazaratu da Esne Beltza taldearen inguruan sortutako egitasmo barria CD eta DVD euskarrietan. Esne Zopak izenpean Xabier Solanok doinu akustikoakaz eukan zorra kitatu dau 16 kantu barri grabatuta.
Aldaketa klimatikoari buruzko Kyotoko protokoloari uko egiten deutsienak ingurumena gehien zikintzen dabenak izatea be bada eh!
2009-11-27 14:56 Begi betegarri'Olatu bat kuartelen gainetik' Xabier Amurizaren trilogian, hirugarrena
2009-11-27 14:39 Kulturea'Olatu bat kuartelen gainetik' izeneko liburua 'Joan ziren' zikloko aurreko bien, 'Dinosauroak horizontean' eta 'Orain ezin naiz hil' izenekoen jarraipena da. Hirugarren liburu hau be lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...