Bostak Bat alkarteak definizinozko 'Euskal Hiztegia' lanaren argitalpen barria aurkeztu dau
2011-06-02 13:09 Euskerea berbagaiBostak Bat kultur alkarteak definizinozko Euskal Hiztegia barriztua aurkeztu dau, lehenego huztegia argitaratu zala hogeita bost urte beteten diran honetan. Ekitaldian, besteak beste, taldeko kide Juan Luis Goikoetxea eta Patxi Uribarren izan ziran.
Bostak Bat kultur alkarteak definizinozko Euskal Hiztegia barriztua aurkeztu dau, lehenego huztegia argitaratu zala hogeita bost urte beteten diran honetan. Aurkezpena Euskaltzaindiaren egoitzan egin eben, Bilbon, bagilaren 1ean. Ekitaldian, besteak beste, taldeko kide Juan Luis Goikoetxea eta Patxi Uribarren izan ziran.
1986an plazaratu zan lehenengo definizinodun hiztegia, orain hogeita bost urte. Dan dala, urteotan hainbat lan argitaratu ditu ikerketa-taldeak: Sinonimoen Hiztegia (1983), Eskola hiztegia irudiduna (1991), Europa Hiztegia (1993), Sinonimoen Hiztegia Antonimoduna (1999), Adorez Hiztegia. Motxilako Hiztegia (2010), eta abar. Bostak Bat taldeko kide dira Luis Baraizarra, Juan Luis Goikoetxea, Txomin Solabarrieta, Gotzon Aurrekoetxea, Ricardo Badiola eta Patxi Uribarren.
Taldearen asmo nagusia, taldekideek eurek gogoratzen dabenez, euskearea gizarte modernoko beharrizanetara egokitzea izan zan. Taldekide gehienak euskararen irakaskuntza arloan jardunak izanik, euskera hutsezko hiztegien premina larria ikusten genduan.
Sinonimoen Hiztegia izan zan Bostak Baten lehenengo emoitzea. Dirua taldekideok aurreratuta, inolako laguntzino barik kaleratutako gure Sinonimoen Hiztegiak izandako arrakasta ikusirik, definizinozko hiztegia egitea erabagi genduan.Lehenengo hiztegia horren 400 aletik gora saldu ziran Durangoko Azokan, urtebet baino lehen argitalpena agortu egin zan.
Bilboko Liburu Azokeak, gainera, Bostak Bat taldearen ibilbide oparoa sarituko dau Urrezko Luma emonaz. Sari-emotea bagilaren 6an izango da. Txomin Solabarrieta taldekide adintsuenak hartuko dau Urrezko Luma, Bizkaiko Kultura diputatu Josune Ariztondoren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!