'Murgildu' lemapean, UEUk udako ikastaroen eskaintzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-03 11:59   jardunaldiak

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Udako Ikastaroen 39. ikastaldia aurkeztu dau. Aurten, Murgildu lemapean, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean egingo dira ikastaroak; danetara, 35 izango dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Udako Ikastaroen 39. ikastaldia aurkeztu dau. Aurten, Murgildu lemapean, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean egingo dira ikastaroak; danetara, 35 izango dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean. Aurkezpenean Karmele Artetxe UEUko zuzendaria, Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroetako arduraduna eta Edurne Koch UEUko Nafarroako arduraduna izan dira.

UEUko ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago, eta hilaren 19an amaituko da. Dana dala, ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte onartuko ditue matrikulak. Izen-emoeta UEUren webgunean egin behar da: www.ueu.org

Aurtengo 35 ikastaroetatik 16 Eibarren (UEUren Ikastetxe Nagusian) izango dira, zazpi Baionan (IUT unibertsitatean) eta 12 Iruñean (Jaso ikastolan). Iciarrek adierazo dauenez, sei jakintza arlotan sailkatuta dagoz ikastaroak: Artea eta Musika, Giza-zientziak, Ingeniaritza eta Teknologia, Osasun-zientziak, Zientzia aplikatuak eta Gizarte-zientziak.

Uda honetan, hiru formatu desbardineko ikastaroak egongo dira. Alde batetik, ikastaro espezializatuak dagoz, eta ikastaro honeek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da. Bestalde, dibulgazinoko ikastaroak dagoz, interes orokorrekoak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar. Azkenik, garapen pertsonaleko ikastaroek persona moduan garatzeko balio dabe.

Irati Iciarrek UEUren udako ikastaroetarako dagozan diru-laguntzinoen inguruko informazioa ere aitatu dau. Ikasle, langabe eta jubilatuen matrikuletan beherapenak eskaintzen ditu UEUk. Bizkaiko Foru Aldundiak matrikulazino osoa, joan-etorriak eta ostatua ordainduko deutse lurraldeko unibersidade-ikasleei eta lan barik dagozan unibersidadadeko ikasle izandakoei.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak matrikula osoa ordainduko deutse Donostian erroldatutako guztiei, eta Euskal Herriko hainbat udalek diru-laguntzinoak emoten ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu