UEMA Eguna Bergaran egingo da, bagilaren 4an

Bizkaie! 2011-06-03 13:01   Euskerea berbagai

Gure hizkuntzak har dezan arnas lemapean, Bergaran egingo da aurtengo UEMA Eguna, bagilaren 4an. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak berak, Bergarako Udalak eta Jardun euskera alkarteak antolatu dabe jaia. Egun osoko egitaraua atondu dabe, ume, gazte zein helduentzat.

Gure hizkuntzak har dezan arnas lemapean, Bergaran egingo da aurtengo UEMA Eguna, bagilaren 4an. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak berak, Bergarako Udalak eta Jardun euskera alkarteak antolatu dabe jaia. Egun osoko egitaraua atondu dabe, ume, gazte zein helduentzat.

Jon Bollar UEMAko lehendakariak UEMA Egunaren aurkezpenean nabarmendu eban aurtengoa berezia dala mankomunidadearentzat, eta espero dauela Euskal Herriaren hizkuntza-normalizazinoaren prozesuan be mugarri izatea. UEMAn sartzeko, baldintza bi bete behar dira: batetik, baldintza soziolinguistiko batzuk betetea, hau da, herriko euskaldunak behinik behin % 70 izatea, eta, bestetik, udalak berak gura izatea, hau da, borondate politikoa izatea mankomunidadeko kide izateko. Hauteskundeen emoitzei begiratu besterik ez dago konturatzeko mankomunidadeak inoizko handitzerik garrantzitsuena izan leikela, azaldu eban.

Aurtengo UEMA Egunaren lemaren inguruan, Bollarrek esan ebanez, arnasgunea euskaldunok psikologiko eta fisikoki behar dogun toki bat da, euskeraz ezelako traba barik egiteko aukerea emoten deuskun lekua.

UEMA Eguna 10:30ean hasiko da, zapatuan, Hitz Gurutzatuen Binakako I. Lehiaketeagaz, San Martin plazan. Hainbat ekitaldi egongo dira Bergaran egun osoz: umeentzako joko eta tailerrak, herri-bazkaria, kale-animazinoa, kontzertuak eta abar.

Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu